“Gure semeak ez gaitu inoiz mehatxatu”

1
5053

Santa Teresa kalean atxilotutako adingabearen gurasoek jakinarazi digutenez, “gure semeak ez zigun mehatxurik egin”. Gurasoak Mondraberrirekin harremanetan jarri dira, gertatutakoa argitzeko, hedabide honetan eta beste batzuetan argitaratu diren albisteen ostean.

Azaldu digunez, “semea etxetik kanpo bizi da aldi baterako, hezkuntza eta prestakuntza programa baten barruan, hiperaktibitate arazo baten ondorioz, eta bertan sartu zen bere borondatez, gurasoek eta adingabeak adostutako erabaki baten ondorioz”. Irailaren amaieran amaituko da programa hau.

Ostegun arratsaldean, maiatzaren 7an, 19:00ak aldera, baimenik gabe joan zen bizi den lekutik. Adingabea ostiralean 12:00ak aldera jarri zen harremanetan gurasoekin, etxera itzultzeko asmoa zuela jakinarazteko. Haiek, aldi berean, bizi diren lekura deitu zuten. Erantzunik jaso ez zutenez, Ertzaintzarekin harremanetan jarri ziren, eta adingabearen planen berri eman zieten. Gurasoei esan zietenez, “hura bilatzeko operatibo bat martxan jarriko zuten”.

Hala ere, adingabea etxera heldu zen ostiral arratsaldeko 16:00etan. Gurasoek Ertzaintzari jakinarazi zioten adingabea iritsi zela, “gure betebeharra da abisua ematea”. Gurasoek azpimarratu dutenez, adingabeak “ez gaitu mehatxatu, ezta mehatxatuta sentiarazi ere”

Ama etxetik atera zen Ertzaintzari deitzeko. Une hori baliatu zuen adingabeak etxeko atea giltzaz ixteko. Aita balkoian zegoen atea zabalik. “Ertzaintzak beste bide bat erabil zezakeen atea bota gabe etxean sartzeko, eta dispositiboa eta poliziaren jokabidea neurriz kanpokoak izan zirela uste dugu”

Iruzkin 1

  1. Kaixo Mondraberri,
    Eskertuko nizuek erreflexio bat egingo bazenute gai honen gainean argitaratu duzuenaren gainean.
    Hain garrantzitsua da zuen irakurleek jakitea gure herrikidea den pertsona zehatz batek hiperaktibitatea duela, zentro baten bizi dela, etab.
    Horiek datu oso pertsonalak dira eta zabalkundeak kalte handia egin diezaioke pertsona horri gizarte honetan bizitzeko, lana aurkitzeko, estigmatizatua izan daiteke.
    Ez gaitezen inozoak izan. Inguru horretako guztiek gutxienez ezagutzen dituzte pertsona hori eta bere familia.
    Gainera badirudi mondraberrik ez duela pertsona horren baimena datu horiek argitaratzeko, eta ez dut uste bere familiak esatea nahikoa denik datu horiek zabaltzeko. Edozein pertsonaren gurasoek semea edo alaba txoriburua dela esaten badute, argiratu egingo zenukete. Ez dakizue gai hauek pribatuan tratatzen eta familiaren azalpen horiek telebistako programa hori bat bailitzan zabaltzen dituzue.
    Edozein kasutan, etxe bateko barne liskar baten gaineko datu horiek argitaratzeko uste dut ez dagoela justifikaziorik.
    Hedabideen erantzunkizuan informazioa ematea da, baina ez bakarra. Erantzunkizun soziala ere existitzen da, eta gizatasuna izaten saiatzen gara batzuk.
    Agian baliagarria izan daiteke mondraberrirentzat irudikatzea afera hori hori zuen etxean gertatu izan balitz, argitaratuko zenuketen edo beste hedabide baten irakurtzea nahiko zenuketen.
    Arrasate ez da telecincoren plato haundi bat, hedabideek horitasuna egin dezazuen. Baina badirudi Mondraberri ez datorrela bat horrekin eta horrenbeste kalte egin duten “barritsu”en papera oso ondo betetzeko zaletasuna duela, bozgorailu ederrarekin gainera.
    Diskrezioa eta herrikideonganako errespetua mesedez. Herri bat gara eta arazoak dituztenei lagundu egin behar diegu, eta ez areagotu mina eta dituzten arazoak. Mondraberri bera ere herritarren laguntzan oinarritzen da.
    Mondraberri, FILTROak erabiltzeko dira. Ez egin kalte gratuitorik eta kendu horitasun kiratsa gainetik zuhurtzia markadun koloniarekin.
    Oharra: ez dut familia hori ezagutzen .

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen