Kartela: Denon Bizitzak Erdigunean. Argazkia: MB artxiboa.
Urriaren 18an, asteazkena, bigarren Asanblada Mistoa egingo da, azaroaren 30eko greba orokor feminista prestatzen jarraitzeko. Bigarren asanbalda hau Etxaluzeko Solozar aretoan izango da arratsaldeko 18:30ean. Aurrekoetan bezala, Denon Bizitzak Erdigunean mugimenduak parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei.





