Zaintza eskubideen aldeko greba egingo da azaroaren 30ean, eta antolatzen jarraitzeko, Arrasaten 4. topaketa egingo da irailaren 5ean Kulturaten.
Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Antolakuntza.
Aurrera jarraitzen du Arrasaten ere zaintza eskubide kolektiboen aldeko grebaren antolaketak.
Orain arte hiru topaketa egin dira, eta laugarrena datorren martizenean egingo da, irailak 5, Kulturaten bertan.
Ekitaldi ireki hau arratsaldeko 18:30ean hasiko da, Jokin Zaitegi gelan eta “ongietorriak zarete! Gora Borroka Feminista!”.
