Greba Feminista Orokorrera dei egin dute Arrasateko Pentsionistek ere

0
472

Astelehenero legez, pentsiodun ugarik bilkura egin dute, eta bertan salatu dute EAJ-PNVko “Azpiazuk uko egin diola 1.080 euroko gutxieneko pentsioak osatzeari”.

Argazkia: Arrasate Pentsionistak.

Arrasateko Pentsionistak elkarteak astelehen honetako bilkuran salatu du “familia-eremuko zaintza sistema mantendu egin dela, batez ere doan lan egin duten emakumeei esker”.

“Horren ondorioz, emakumeek beren bizitza pertsonalari uko egin diote, ikusezin bihurtu dira”. Halaber, “aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren joera pribatizatzailearen aurrean”, beharrezkotzat jo dute “zaintza negozio iturri ez izatea”.

Horregatik, ostegun honeko Greba Feminista Orokorrean “Pentsiodunen Mugimenduko emakumeak eta gizonak kalean izango gara Euskal Herriko herri eta hiriburuetan”.

Herrikideek gauza bera egitera animatzen dituzte, eta mobilizazioetan parte hartzera dei egiten diete.

Testuinguru honetan, Arrasateko Pentsionistek gaitzetsi dute EAJ-PNV eta PSEk “ez dutela borondate politikorik” 1.080 euroko gutxieneko pentsioak osatzeari.

Izan ere, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk osatze hori Legebiltzarrean eskatu dute, baina “Pedro Azpiazuk horri uko egin dio”.

Estatu mailan ere “hainbat informazioren arabera” gutxieneko pentsioen eguneraketa “1.080 euroetatik oso behera geratuko direla”.

Horregatik, Euskal Herriko Mugimenduak, Estatuko beste Erkidego eta Herri batzuetako pentsiodunekin, “Estatuko kongresu berriko talde politiko guztiengana joko” du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen