Greba Feminista Orokorrari buruz hausnarketa egin da Azoka plazan

0
1446

Greba Feminista Orokorraren jardunaldian ere hausnarketarako denbora egon da. Bazkaldu ondoren, Azoka plazan ‘Greba egunaz haratago’ solasaldia egin da, eta greba honen arrazoiak aztertu dituzte.

Bi taldetan banatuta, Publiko Komunitarioa Sistema, zaintza lanak, intersekzionalitatea eta Herri Akordioa bezalako gaiak jorratu dituzte. Jarraian, bi taldeetan eztabaidatu dituzten ideiak bateratu dituzte. Besteak beste, “pandemian zehar martxan jarri zen laguntza-sarea berreskuratzeko beharra” nabarmendu dute. “Nahiz eta pandemia Arrasaten amaitu den, oraindik ere badaude antolatuz gero bete daitezkeen beharrak. Zaintzan denok inplikatu behar gara. Guztion erantzukizuna da zaintza prekarizatuko lanik ez egotea. “

Adierazi dutenez, “eskubide bat pribilegio bihurtzen da guztiontzat ez denean. Askok ditugun eskubideak ez daude beste pertsona batzuen esku. Hori askotan gertatzen da pertsona migratuetan, batzuetan zaintzen lan egiten baitute kobratzen dutena baino ordu gehiago lan eginez. “

Aldarrikatu dutenez, “erakundeek herritarren beharrizanak ezagutu behar dituzte, eta kolektibo guztien beharretara egokitutako zaintza-sistema publikoa martxan jarri behar dute. “

Amaitzeko, azpimarratu dutenez, “greba hau hasiera da, ez amaiera eta zaintza-sistema aldatzeko beharra. Lanak hurrengo hilabeteetan jarraituko du.

Solasaldian ‘El peso sobre mi’ dokumentala ere proiektatu du, non zaintzaileek euren esperientziak kontatzen dituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen