Greba feminista orokorra antolatzeko bigarren asanblada egin da

0
728

Bi aste besterik ez dira geratzen azaroak 30eko greba feminista orokorrerako. Denon Bizitzak Erdigunean elkarteak, zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde lanean jarraitzen du, epe motzera greba eguna helburu moduan hartuta.

Greba feminista orokorreko antolakuntza taldetik, deialdia egiten die herriko talde, elkarte eta herritarrei, bideo labur bat grabatzeko greba babesten edo argazki bat ateratzeko grebako kartel edo eskuorriarekin.

Beste aukera bat, larunbat honetan, hilaren 18an Seber Altube plazan egongo dira informazioa herritarrekin partekatzen eta hor ere izango da aukera grebara atxikimendua adierazteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen