Defentsa arrasatearrak, atezain arrasatearrak eta klub zuri-moreak elastiko bana oparitu zuten zozketa egin zedin. Gainera, atezain nafarrak oparitutako elastiko batekin bingoa jokatu da, eta argazkiko haurrari egokitu zaio saria. Oreka, Eraso eta bizilagun bat ere eskuzabal aritu dira, opari banarekin, Mararen alde.
Argazkia: Jai Batzordea.
Klub zuri-morea, atezain txuri-urdina, defentsa zuri-gorria eta atezain gorritxoa elkartasunez jokatu dute, eta Jai Batzordeak publikoki ere eskerrak eman dizkie.
Aipatu behar da ere Elmako bizilagun batek Celtaren kamiseta bat musu truk eman zuela, elastiko hau ere zozketatu zedin.
Hori gutxi ez eta Orekak bizikleta bat oparitu zion antolakuntzari, eta hau ere zozketatu zen. Baita Eraso taldearen kamiseta sinatu bat ere.
Antolakuntzak ziurtatu du lortutako diru guztia gaixo dagoen bizilagun Mararen aldeko kausarentzat dela. Zorionak guztiei!




