Udal Gobernua: “Ez da zilegi norbere erabaki eta akatsak besteei leporatzea”

1
975

Arrasateko Udala “harrituta” azaldu da “EAJk argitaratu kritikarekin”, izan ere, “proiektua 2023ko apirilaren 20an onartu zen, EAJ eta PSE gobernuan zeudela”.

Argazkia: EAJ-PNV.

Udal-gobernuak gaur EAJ-PNVek adierazitakoari erantzun dio, adieraziz “uste dugula ez dela zilegi norbere erabaki eta akatsak besteei leporatzea”.

Halaber, azaldu duenez “proiektua sustapen pribatua da, EKIDEk sustatua”. Udal-gobernuaren iritziz “honelako adierazpenek ez diote mesede egiten politikagintzari; areago, krispazioaren politika elikatzen dute”.

“Eskua luzatzen diogu oposizioari, beste behin, elkarrekin lan egin dezagun Arrasatek dituen erronkei erantzun eta jarrera eraikitzailean elkarlanean jarduteko”.

Iruzkin 1

  1. EAJ-PNV ren joku zikiña beste behin.
    Egin behar dena da zuhaitzak landatu aurretik pentsatu urteak pasatakoan zer gertatu behar den.. Eta hori ez da egiten…etxe eta errepide bazterretan zuhaitzak landatuta…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen