EAJ-PNVk arbolak moztea onartu zuen, eta Gobernuari “koherentzia falta” egotzi dio

2
880

Boliñeteko zuhaitz ugari bota dituzte pasealekua berritzeko obrek aste honetan. Bertan hainbat zuhaitz landatuko dira. EAJ-PNVek iaz, besteak beste, mozketa hori onartu zuen, eta egungo Udal-gobernuari egotzi dio mozketa “urrats bat ere eman” ez izana.

Argazkia: EAJ-PNV.

Aurreko Udal-gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) iazko maiatzean 26an onartu zuen Ekidek sustatutako Urbanizatzeko Jarduketa-programaren 1 jarduketa integratua.

Uztailaren 5ean ere gauza bera egin zuen. Programa horrek, besteak beste, Boliñeteko pasealekua berritzea planteatzen zuen, bertako zuhaitzak moztuz.

Programak ere aurreikusten zuen bertan arbola berri batzuk landatzea. Boliñeteko obrak azaroaren bukaeran hasi dira, eta aste honetan zuhaitzak moztu dituzte.

EAJ-PNVek gaur prentsa ohar bidez kritikatu du egungo Udal-gobernuak mozketa eragozteko “urrats bat bera ere” eman ez izana.
Aipatutako obrek Arrasate-Aretxabaletako ondoko pasealekua berritzen dihardute, “2 metroko zabalera” izateko.

Prentsa-oharrean 6 alditan adierazi du EAJ-PNVek egungo Udal-gobernuaren “koherentzia falta”. Halaber, “kontraesana” ere egotzi die EH Bildu eta Elkarrekin Arrasateri, gogora ekarriz Maider Morras Azpiazu egungo alkateak 2019an egindako adierazpen batzuk.

Orduko Udal-gobernuak aginduta, Araba etorbideko zuhaitz ugari moztu ziren, eta Morrasek oposizioan adierazi zuen “bihotz-min handia eragiten digula erabaki honek”.

EH Bildu mozketa horren aurka azaldu zen, eta horren harira EAJ-PNVek egun kritikatu du “koherentziarik eza nabaria dela, oposizioan egindako adierazpenen eta gobernuan hartutako ekintzen artean”.

Bidenabar, alderdi jeltzaleak azpiegituren harira, Udalari eskatu dio Arrasaten “garapen iraunkorra” berma dezala.

Gehitu du Udal-gobernuak (EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate) “alternatibak bila ditzala, Arrasateko natura-ondarea arriskuan jarri gabe”.

2 IRUZKIN

  1. EAJ (zeren PNV izateko gutxi daukozue ), koerentzia eduki, ipar horratza galdu dozue eta politika eraginkorra eta euskaldunagoa egin beharko dozue zeuen berera itzultzea gura badozue.
    Zuhaitzak moztu eta Uribe auzoko zubia bota…
    Hau be gaur egungo gobernuari egotziko dozue?
    Zentratu zaitezte eta Euskal alderdiekin politika euskaldunagoak adostu, hau be EH bildurentzat doa, aski da! Bateratu zeuen indarrak! Pikutara doa gure izana!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen