Gizon bat atxilotu dute, bi labanaz ustez jendea mehatxatzeagatik

1
10167

Gaur goizean, arrasatear askoren ibilaldia eten egin du gizon batek Gelma auzo parean. Gizona ustez jendea mehatxatzen hasi da, bi labana zituela. Era berean, bere gorputza moztearekin mehatxu du. Ertzaintzatik adierazi dutenez, besoetan eta lepoan moztu da.

Bestalde arazo psikiatrikoak dituela ohartarazi du Ertzaintzak.

Une horretan, lau polizia-ibilgailu agertu dira, eta gizona jazarri dute. Autoarekin harrapatu ondoren, poliziek atxilotu egin dute. Larunbat goizean paseatzeko aprobetxatzen ari ziren herritar askok ikusi dute ezbeharra.

Anbulantziak Arrasateko ospitalera eraman du atxiloketaren ostean.

Iruzkin 1

  1. Albistea osatzen ez dezuten bitartean barbaridade itzela dabil irakurtzen arrasateko biztanlegoak. Tamalgarria idatzi dozutena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen