Giro sanoarekin ekin zaio Kurtzetxikin San Andresko Jaien egitarauari

0
1799

Lagun ugari Kurtzetxikira igotzera animatu dira, eta gailurrean Jai Batzordeak antolatutako txosnan gozatzen ari dira.

Beheko argazkiak: Ramon Ugalde / Goiko argazkia: Jai Batzordea.

San Andresko Jaien asteburu nagusiena datorren asteburua izango da (apirilak 27tik Maiatzaren Lehenengora). Alabaina, gaur egitarauko lehen ekitaldia ospatzen ari da, giro onean.

Izan ere, adin ezberdinetako hainbat lagun Kurtzetxikira igo dira, eta goian Jai Batzordeak prestatutako txosnan, jatekoak eta edatekoak dituzte gozagai.

Aipatzekoa da ere, auzora itzulita, eguerdi partean jaietako materiala erosteko aukera izango dela, animatu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen