Lanek 6 hilabeteko epea izango dute eta 1’2 milioi euroko aurrekontua. 2022an lizitatuko dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasatetik Elorriora Kanpazaretik dohan N-636 errepidea hobetuko duela iragarri du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak gaur, Maria Ubarretxena alkatearekin batera, Arrasateko udaletxean eman duten prentsaurrekoan. “Gaur egun Epeleko errepideak hiru errei ditu Kanpazarko igoeran, azken 926 metroetan izan ezik. Eta zati hori da nabarmen zabalduko duguna”, aurreratu du Oiarbidek. Lanak 2022an hasiko dira eta sei hilabeteko iraupena, baita 1’2 milioi euroko aurrekontua ere.
Proiektuaren aurkezpenean Oiarbidek azaldu du hobeto beharreko errepideko 34,100 eta 34,978 kilometro puntuen arteko zatiak trazatu bihurgunetsua duela eta luzeraren zati handi batean plataformaren zabalera ez dela 7 metro baino gehiagokoa. “Errepidearen puntu estuenetan zailtasunak sortzen dira bi ibilgailu gurutzatzerakoan, bereziki kamioiak direnean”, adierazi du diputatuak.
Aurkeztu den proiektuak jasotzen duenez, errepidearen plataforma 9 metroraino zabalduko da ibilbide guztian; galtzadak 7 metro zabal izango ditu eta metro bateko artzen edo bazterbidea alde bakoitzean. “Zabaltze lanak errepidearen ezkerreko aldean, Elorrioko noranzkoan, egingo dira ia oso-osorik. Luzerako profila, berriz, ia ez da aldatzen zabalera handitzearekin batera, N-636 errepideko zati horretako segurtasun baldintzak nabarmen hobetzea ekarriko dute”, azaldu du Aintzane Oiarbidek eta gehitu du zabaltzearekin batera errepidearen zorua birgaitu eta ezponda berrietan, higadura arriskua murrizteko, hidroereintza bidez belar espezieak birlandatuko direla.
N-636 errepideak Gipuzkoa eta Bizkaia lotzen ditu, eta Debagoieneko gidari eta garraiolari askorentzat Bilborako irteera ohikoena da. “Egunean 7.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen dira eta horietatik %17 ibilgailu astunak dira”, azaldu du Oiarbidek.

Tunelak
Bere garaian Kanpazarko azken zatia saihesteko tunel bat egitea aurreikusi bazen ere, “azpiegitura horrek beharko lituzkeen inbertsioak eta mantentze-gastuak berriz aztertu behar dira, eguneratutako araudi teknikoetara egokituz eta beste aukera batzuk aztertuz”, adierazi du Bide Azpiegituretako diputatuak.
Gipuzkoaren eta Bizkaiaren (Beasain-Durango) arteko lotura egiteko proposatu zen tunela, baina Europako zuzentarauak aldatu egin dira, eta zuzentarau horien arabera, “ez litzateko tunel bakarra izango, bi baizik, noranzko bakoitzean bat, segurtasunerako zuzentarauak eskatzen duen moduan”. Proiektua gauzatzeko aurrekontua 120 milioi euro ingurukoa izatea beharko litzateke.
Amaitzeko, diputatuak aurreratu du Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek proiektu berri bat egitea adostu dutela, eta proiektua horretan eraikuntza proiektu batek behar dituen parametro guztiak aztertuko direla, ingurumen inpaktuak, oztopoak, irtenbiderik egokienak eta horrek ekarriko duen inbertsioa jasoko dituena. “Azterketa proiektu hau 2022an hasiko gara idazten”.
Benetan beharrezkoa al da alkatea autoan Kanpazarreraino igotzea argazkian agertzeko? Hau denbora galtzea, ai ama.
Ezker Abertzaliak bai galtzen dau denbora. Beti kexaka eta negarrez.
Zu ere ez zara ba makala. Beti Ezker Abertzaleaz eta taberna edo jaietaz kexatzen eta negarrez.
Aspertuta bizi da eta bestiok aspertzen gaitxu. Beregatik izeten bazan, Arrasaten ez zien tabernarik eta ez Jairik egongo.
zure argudioak beti berdinak dira, Ereño:
– ezker abertzalea
– datuen irakurketa aldrebesa COVIDaren kasuan ( beste batzu oraindik ez
ditut aztertu, baina honekin demagogia itzela egiten duzu)
– defendatu ezin dena ere defendatzen EAJk egiten badu
– beste aldera begira benetan pisusko gaietan
hausnarketa sakonagoa egin beharko zenuke, beti sua pizten ibili beharrean….autokritika egiteak inteligentzia maila altua azaltzen du.