Gipuzkoako alebin eta infantilen azken faseko partidak jokatu dira Uarkapen

0
122

Testua: Arrasate Pilota Taldea. Argazkiak: Portadakoa Arrasate Pilota Taldea. Galeria: Marijo.

Larunbatean ikusteko partidu ederrak izan ziren Uarkapeko frontoian. Gipuzkoako lehen urteko alebinen finala eta bigarren urteko alebin eta infantilen azken faseko partidak jokatuko ziren. Pilotaz gozatzeko aukera bikaina, beraz. Alebin mailako finala Asteasuko bikoteak irabazi zuen lehenengo mailan. Bigarren urteko alebinen partida Intxurre bikotearentzat izan zen, eta infantil mailan berriz, irabazlea Orioko bikotea izan zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen