2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

uarkape

Murua-Zabaletak eta Altuna-Martijak partida lehiatua jokatu dute, Uarkape dotoretuan

Maritxu Kajoik pilotari profesionalen lehen jaialdia hartu du, eta arrasatearrak-nafarrak osatutako bikoak 1 eta 5 aurreratu da hasieran. Harmailek arrasatearra sutsuki animatu dute, eta beste lehian Peña II - Lizeagak Egiguren V - Bikuñari gailendu zaizkie. Jaialdiako lehen partiduan Peña...

‘Dragoien’ prestaketa eta trebatzea izan dira Uarkapeko erakustaldian

Ekitaldi irekian aerobik taldekoek jendaurreko azken proba egin dute, estatu mailako txapelketara begira. Bien bitartean, gimnasta gazteagoek jendaurrean trebatzen jarraitu dute ekitaldi berean. Irudiak: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea. Klubeko oro har gimnasta guztiek parte hartu zuten aurreko larunbatean, ekainaren 6an udal-frontoiko...

Kurtso amaierako erakustaldia egingo du Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak larunbatean Uarkapen

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea osatzen duten 155 gimnastek urte osoan egindako lana plazaratuko dute larunbat honetan, goizeko 11:00etatik aurrera Uarkape pilotalekuan eskainiko duten kurtso amaierako erakustaldian. Bertan, taldeka eta bakarka landutako dantzetan pilota, soka, uztaia, mazak edo zintak erabiliko...

Arrasate Judo Elkarteak antolatutako lehen topaketa Uarkapen izango da

Kirol-elkarte honek haurrei zuzendutako jaialdia prestatzen dihardu maiatzaren 24rako. Ekitaldiaren helburua da "judoaz oinarritik gozatzea, lagunarteko giro hezitzaile batean, non judokek, entrenatzaileek eta familiek elkarrekin egun berezi bat partekatuko duten". Artxiboko argazkia eta kartela: Arrasate Judo Elkartea. Topaketako kirolariak 2014 eta...

Ander Muruak finalerdietarako txartela Iurretan lortu ahalko du

Pilotari arrasatearrak atzo 17 eta 22 galdu zuen Amianoaren aurka Uarkapen, baina Zubizarretari Iurretan irabazten badio, aurrera egingo du B Seriean. Arrasateko atzoko beste partidan Bakaikoa-Iztuetak 22 eta 20 irabazi zion Apezetxea II- Rezustari. Argazkia: MB artxiboa. Tentsio eta emozio handiko...

Buruz Buruko B-Serieko finalerdietarako urrats handia eman dezake Ander Muruak ostiralean

Gabirondorekin Binakako B-Serieko txapela jantzi ostean, maila bereko Buruz Burukoaren atzetik dabil Ander Murua arrasatearra eta txapelketako finalerdietarako urrats handia eman dezake ostiralean Uarkape pilotalekuan. Lehen jardunaldian faborito nagusienetako bat den Senarri 22-9 irabazi ostean, bere multzoko lehen jardunaldiko...

Binakako finalerdietarako azken txartela Uarkapen banatuko da otsailaren 22an

Ander Murua arrasatearrak txapelketatik kanpoko partida bat jokatuko du Pilotazale ororen begiak Arrasateko Uarkape pilotalekura begira egongo dira otsailaren 22an, bertako Uarkape pilotalekuan banatuko baita Binakako txapelketa nagusiko finalerdietarako azken txartela. Lehen mailako play-offetako azken partida jokatuko da bertan eta...

Laboral Kutxa Emakumeen Esku Pilota Txapelketa Nagusia Uarkapen izango da igandean

Udalak jakitera eman du sarrera doakoa izango dela edukiera bete arte, eta azpimarratu du "bigarrenez izango dela emakumezkoen txapelketa Arrasaten, Udaleko Berdintasun eta Kiroletako sailen elkarlanari esker". Beheko testua eta kartela: Arrasateko Udala. Laboral Kutxa Emakumeen esku pilota txapelketa Nagusiaren kanporaketa...

Atzo ireki ziren Txikilandiako ateak, eta urtarrilaren 4ra arte egongo dira zabalik

Atzo, ostirala, ireki ziren Txikilandiako ateak, eta hiru egunez egongo dira zabalik. Urtero bezala, lehen hitzordua atzo goizean izan zen Musakolako igerilekuetan, ur parkearekin. Txikilandia urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik. Atzo arratsaldean jarduerekin jarraitu zuten Uarkapen eta Gaztetxean....

Ke-isuria Uarkapeko garajeetan

Argazkiak: Herritarrak Gaur goizean, 10:40ak aldera, ke-isuri nabarmena gertatu da Arrasateko Uarkape auzoan kokatutako garaje amankomunetan. Gertakaria ibilgailu zahar baten martxan jartzeak eragin du. Iturri ofizialek baieztatu dutenez, ez da inongo suterik piztu, baina motorrean sortutako ke-kopuru handiak garaje-esparru osoa hartu...
- Advertisement -spot_img

Latest News

1962an jaiotako lagunen kintadarako izen-ematea ixtear dago

Argazkiak: Antolakuntza. Topaketa azaroak 7 izango dituenean ospatuko dute, antolatzaileek prestaturiko egitarau honekin: 11:00etan Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean bisita gidatua 13:00etan poteoa...
- Advertisement -spot_img