GI-627 errepidea itxiko da asteburu honetan Bergaran

0
777

Ondartzako biribilgunetik GI-2632 errepidearekiko lotunera doan zatiari eragingo dio itxierak. AP-1 autobideko ordainlekura sartzeko bidea irekita egongo da.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bidegi foru sozietateak AP-1 eta A-636 Beasain-Bergara autobideei zerbitzua emango dien errepideen artapen zentro berria egiteko lanekin jarraitzen du Bergaran.

Hori dela eta, datorren larunbatean, urriak 24, goizeko 06:00etatik, igandean, iluntzeko 22:00etara GI-627 errepidea itxita egongo da, errepide horren bi aldeetan dauden bi lurzatietan joango diren zerbitzu eta instalazioetarako kanalizazioak lurperatzeko. Errepidea itxita egongo da Ondartzako biribilgunetik GI-2632 errepidearekiko lotunera doan zatian. AP-1 autobideko ordainlekura sartzeko bidea zabalik egongo da.

Lanek irauten duten bitartean, trafikoak Amillaga industrialdetik eta GI-2632 errepidetik desbideratuko dira. Desbideratzea seinaleztatuta egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen