Gesalibar auzoko haur parkean auzotarrek aukeratutako jolasak ezartzeari ekingo dio Udalak

3
1399

Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.

Aurreikusten da 20 eguneko epean burutzea lanak. Jolas parkea behin amaituta, Alarma Egoerak aukera ematen duen unean zabalduko da, segurtasun neurri oro betez.

2019an Udalak burututako parte-hartze prozesuan “Goazen soka parkera!” eredua izan zen Gesalibar auzoko haur parkea berritzeko arrasatearrek aukeratutako diseinua. Astearte honetan, apirilak 28, hasiko dira jolasak jartzen. Behin jolasak jarrita, gomazko lurra ezarriko da.

Aurreikusten da 20 eguneko epean burutzea lanak. Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.

Jolas parkea behin amaituta, Alarma Egoerak aukera ematen duen unean zabalduko da, segurtasun neurri oro betez.

Herritarrek aukeratua

Arrasateko haur parkeak biziberritu eta herriko haurrei jolas espazio berri eta egokiak eskaintzeko konpromisoari jarraiki, Arrasateko Udalak Gesalibar auzoko parkea berritzeko
proiektuari heldu zion irailean. Bide horretan, aipatu parkea berritzeko prozeduraren ezaugarri nagusiak onartu ostean, urrian zehar enpresei zuzenduriko lehiaketa jarri zuen abian. Gonbidatu bakoitzak bi diseinu aurkezteko aukera izan zuen, horietako bat motibo naturalez osatutakoa. Guztira 7 enpresek aurkeztu zituzten proposamenak eta horiek guztiak Kulturaten egon ziren ikusgai arrasatearrek gustukoena bozkatu zezaten.

Behin horretarako epea amaituta, eta boto guztiak zenbatuta, “Goazen soka parkera!” diseinua izan zen arrasatearrek gehien bozkatu duten proiektua. Guztira 133 boto jaso zituen Udalak webgunearen eta Gesalibarko auzo elkartean eta BAZen jarritako hautestontzien bitartez eta horietatik 69 boto jaso zituen aipatutako diseinuak. Parte hartu zuten arrasatear gehiengoak, beraz, Sumalim empresak aurkeztutako diseinua aukeratu du Gesalibar parkea berritzeko. Aipatu behar da Sumalim enpresa haur parkeen eraikuntzan aditua den enpresa dela eta dagoeneko Munar, Zaldibar eta Nao Santiagoko parkeak biziberritu dituela Arrasaten.

Haurrentzako jolas espazio egokiak bermatzen
Arrasateko Udalak jada joan den legealdian heldu zion herriko haur parkeak berritzeko
egitasmoari eta bide horretan, Gesalibarkoa berritzen eta egokitzen duen bederatzigarren
jolastokia izango da. Horren aurretik guztira beste 8 parke berritu ditu, 6 auzoetan eta 2
erdigunean eta horretan inbertitu dira, hain zuzen, 1.128.668,27 euro. Horien artean
Gorostiza, Makatzena eta Itxaropena parkea estali ditu eta Munar, Zaldibar, Nao Santiago
edota Biterikoa berritu eta egokitu ditu.

3 IRUZKIN

  1. Gesalibarko haurren parkeak bazuen bai konponketa beharra. Ez dakit hau den aproposena eta nola izan den aukeratua ere, edozein modutan aukeraketa edo diseinuan parte hartze prozesurik egon bada oso erraza izango zela pentsa dezaket, Gesalibarren oso ume gutxi dagoelako parke horretan ibiltzeko adina duenik.

    Eta hori da nire ustez Gesalibarren eta beste baserri auzo batzuen arazorik nagusiena, zahartzen ari direla eta gure agintariek ez dutela ezer egiten hori ekiditeko. Zahartze horrekin batera horren “estimatuak” ditugun baserriak desagertzeko sorian ditugu, ez baita bat ere erraza baserriko lana eginda bizitzea eta ondorioz beste lan batzuekin partekatu behar da eta umeak baldin badaude tartean lana biderkatu egiten da, ondorioz, gure aurreko generazioak egin zuen bezala, baserriak abandonatu egingo ditugula susmatzen dut edo aberatsendako txalet bihurtu. Kontzientzia sendodun pertsona bakan batzuen ahalegin handiagatik ez balitz, akabo gure kultura rurala!

  2. Zenbat haur daide gesalibarren??? Ez al litzateke hobeto beharrezkoa den beste gauza batzuetan gastatzea hain beharrezkoa dugun errekurtsoak ? Maskarillak ,testak , komertzioei eta langabean geraturikoei laguntza ,kale desifekzioak… Etabar. Aurpegia eduki behar da Gero jausten Ari danarekin gure udala eraikuntz empresen mesedetan dirua horrela despilfarratzea

    • Ez al dute Gesalibarreko umeek kalekoek dituzten aukera berberak izan behar? Ez dakit lehentasuna parkea egitea den edo ez baina gutxi direlako ez badute zerbitzurik merezi gero eta gutxiago izango dira eta agur gure baserri “maiteak”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen