2.6 C
Bergara
asteazkena, 28 otsaila, 2024
spot_img

herria

Herria Kantari jaialdia egin du Arizmendi Ikastolak

Larunbat honetan Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia ospatu du. Goizeko 11:30ak eta 13:00ak bitartean ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibili dira abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen. Ekitaldi honek azken hogeita hamaika urteetan ospatu izan den Abesbatzen Topaketa ordezkatu du. Azken Abesbatzen topaketaren edizioa 2019an izan zen, eta Amaia Antzokian egin zen, betiko formatuan.

Kale Natura bigarren edizioa martxan

Kaleetan ikus ditzakegun animaliak ezagutu, izendatu eta partekatu! 2021.urtean, KaleNatura izeneko ekimena antolatu genuen eta kaleetan hasten diren landareei begira jarri ginen. Guraso.eus eta Txatxilipurdi  elkartetik auzo, herri eta hirietako natura ezagutu eta izendatzera  gonbidatu zintuztegun. KaleNatura 2.edizioan zer? Aurtengoan ere...

“Inbertsioetara bideratutako aurrekontua 35,5 milioi eurotakoa izan da zazpi urtetan”

Arrasateko Udalak legegintzaldi honetan eta aurrekoan herriko hainbat eremutan egin dituen inbertsio guztien banakapena aurkeztu du gaur goizean: "Guztira 36 ekimen gauzatu dira edo abian dira (2022ko aurrekontuan jasoak), Kulturola, kirolarekin lotutako inbertsioak edo Juan Arzamendi Musika Eskola kontuan hartuta. Inbertsioetara bideratutako aurrekontua, guztira, 35,5 milioi eurokoa izan da zazpi urtean. Horietatik 13.350.000€ kultura-eraikinetara bideratu dira, 6.634.000€ urbanizazio-lanetara, 5.384.000€ igogailu publikoak instalatzera, 2.135.000€ haur-parkeak berritzera, 862.000€ kirol-inbertsioetara, 783.000 €asfaltatze-lanetara eta 500.000€ espaloiak konpontzera, besteak beste. "

Arrakasta handia Ez Donk Amaitu-k inauguratutako erakusketan

Inauguraziora adin guztietako bizilagunak hurbildu dira. Erakusketak harrera bikaina izan du lehen egunean eta hilabete osoan zehar bizilagun askoren arreta erakarriko zihur daude antolatzaileek. Azken finean, bizitza ematen lagundu zieten urte haiek eta istorioak gogoratzeko aukera biribila da.

Aretxabaletako Udalak “hainbat ekintza kultural” prestatu ditu aste hontarako

Aretxabaletako Udalak gogorarazi nahi du aurten ere ez dela Andramaixetako jairik izango, eta bide batez, zentzuz jokatzeko eskatzen die herritarrei

Aldaketak herriko seinalizazioan

Lege horren helburua nagusia da, besteak beste, hiri edo herri barruan ibilgailuen abiadura gutxitzea, horrela kutsadura ere murriztuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro bideratu ditu herritarren partaidetza sustatzera

Herritarren partaidetza sustatzeko 350.000 euroko dirulaguntza bideratuko zaio udalei, eta beste 150.000 euroko laguntza herritarren elkarteei. Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro bideratuko ditu 2021 honetan herritarren partaidetza sustatzera, udal eta elkarteei emango dizkien dirulaguntzen bitartez. Honela, gaurko...

Udalak 195.600 € bideratu ditu zuzenean 91 ostalaritza establezimendutara

1.000 eta 1.400 euro arteko laguntzak izan dira hilabete bakoitzeko, langile kopuruaren arabera: 0-3 langile arteko 64 establezimendu lagundu dira 128.000 eurorekin (1.000€ bakoitzari hilabeteko), 4-6 langileko 20 saltoki 48.000 eurorekin (1.200€ bakoitzari hilabeteko), eta 7 langile edo gehiago dituzten 7 saltoki izan dira onuradunak, 19.600 eurorekin (1.400/hilabeteko).

Arrasaten TAO sistema herritarrekin zehazten

TAO proiektua zirriborroa herritarrei azaltzeko hitzordua uztailaren 22an, arratsaldeko 18etatik 20etara, Udal areto nagusian izango da.

“Zer deritzozu posta bidezko botoari? Zer eskatzen diezu agintariei?”

Herritarrek posta bidezko botoari buruz zer iritzi duten eta Covid-19aren aurkako neurri egokia iruditzen zaien jakiteko kale inkesta argitaratu dugu. Gainera, hurrengo legegintzaldirako politikariei zer eskatuko lieketen kontatzeko eskatu diegu.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ana Galarraga, Elhuyar aldizkariko zuzendaria, emakume zientzialariez ariko da

Goienagusik antolatuta, 'Emakumeak zientzian, izar iheskorrak baino gehiago' hitzaldia emango du datorren astelehenean, martxoak 4. Ekitaldia goizeko 10:00etan izango...
- Advertisement -spot_img