GEIKE Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko langile bila dabil

0
545

Testua: GEIKE Argazkia: MB artxiboa

Arrasateko euskalgintza batzen duen GEIKE mahaiak pertsona bat kontratatu gura du 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren antolaketa dinamizatzeko.

Hautagaiek aukeraketa prozesu batean parte hartu beharko dute. Horra hor, lan deialdiaren baldintzak eta eskaintzaren nondik norakoak:

Funtzioak:

Dinamizatzailea Arrasateko Euskaraldiaren eragile nagusia izango da, GEIKEko talde motorrarekin batera. Hortaz, honako hauek izango dira bete beharreko oinarrizko lanak eta funtzioak:

o Euskaraldiaren lan taldeak dinamizatzea.
o Komunikazio lanak egitea (sare sozialak, tokiko hedabideak…)
o Euskaraldiaren inguruan antolatzen diren ekintzak kudeatzea eta antolatzea.
o Euskaraldiaren nazio mailako foroetan parte hartzea.

Zer eskatzen dugun:

o Euskara maila egokia. C1 edo baliokidea.
o Lan taldean lan egiteko eta lantaldeak dinamizatzeko gaitasuna.
o Lanerako autonomia.
o Ordutegi malgutasuna.
o Arrasateko errealitate soziala eta herrigintza ezagutzea.
o IKT eta sare-sozialen gutxieneko erabilera.

Positiboki baloratuko da:

o Arrasatekoa izatea.
o Euskalgintzan esperientzia.
o Langabezian egotea.

Zer eskaintzen dugun:

o Lau orduko lanaldia 2024ko urritik abendura eta sei ordukoa 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 20ra.
o Euskaraldia proiektuari bultzada emateko eta euskalgintzan trebatzeko aukera.

Aukeraketa prozedura:

o Lan eskaintza deialdia: 2024ko uztailak 10
o Deialdira aurkezteko azken eguna: 2024ko irailaren 18a.

o Aurkeztu beharrekoa: Kurrikuluma (aed@aedelkartea.eus)
o Idatzizko probak eta elkarrizketak: irailaren 24tik 27ra bitartean egingo dira.
o Lanean hastea: urriaren 1ean
o Lantokia: AED elkartea

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi aed@aedelkartea.eus helbidera edo deitu 943771228 telefonora.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen