Gaur arratsaldean Olatz Musika Akademiak gabonetako kontzertua eskainiko du

0
540

Gabonak gertu direla eta, Olatz Musika Akademiak urteroko Gabonetako Kontzertua eskainiko du kantuan neguari sarrera goxo bat emateko. Ekitaldia gaur, abenduak 19, arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.

Gaurkoan, 13 ikaslerekin batera emango dute emanaldia. Horiek arreta handiz lan egin dute neguari ongietorria eman eta Gabonen magia ospatzen duen proposamen musikala eskaintzeko. Olatz Akademiako taldeak aldez aurretik eskertu du laguntza eta parte-hartzea, une berezi hau elkarrekin partekatzearen garrantzia azpimarratuz. Gogo biziz itxaroten diegu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen