Gau Beltzaren inguruko dokumentala ikusgai

0
164
Jadanik urrian sartuak gara eta Gau Beltza ospatzeko egunak bertan daude:  “Iaz piztutako kalabazak biderkatu nahi ditugu eta, COVID19ak eragindako egoeraz kontziente izanik, aurtengorako baliabide berriak ari gara prestatzen, iaz sortutakoekin batera www.gaubeltza.eus webgunean izango direnak laster”. 

Besteak beste, “Gau Beltzari buruzko dokumental laburra ikusgai jarri dugu, libre, guztien eskura. Iraila erdi aldean bidali genizuen, ikusteko gonbitea luzatuz. Bada, Gau Beltzaren bueltan hausnarketa eragiteko oso dokumental interesgarriada (zenbait ikastetxetatik eskatu digute ikasleekin lanketa egiteko). Are gehiago, dokumental hau izan daiteke hazia  gazteen artean ez ezik, helduen artean ere Gau Beltza sustatzeko, herrietan arimen gaua pizteko. Horregatik nahi dugu ahalik eta jende gehienak ikusi dezan. 
Ez dakigu gehiegi eskatzea den ala ez: zuen hedabideen bidez, moduren batean, dokumental hau zabaltzen lagundu ahal duzue? Nahi izanez gero, atxikita duzue mezuan“. 

Edozer zalantza, proposamen izanez gero, jarri zaitezte gurekin kontaktuan gaubeltza@topagunea.eus helbidera idatzita.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen