2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

gau beltza

Arimen Biltzarrak tradizioa berrituz Gaba Baltza piztu du

Haur eta guraso ugari kukumarruz, bestelako mozorroekin edo baserritarrez jantzi dira, eta Biterira bertaratu dira, antolatzaileen deiari erantzunda. Iluntze partean 'Arimen elkargunea' egin da enparantzan, eta halako batean, trikitilarien doinuen artean, hainbat 'arima' berezi agertu dira. Otarre txikiak aurpegian, trikitixaren erritmora...

Arimen Biltzarrarekin bat egin dute haur eta guraso ugarik

Ilargitxori jarraituz, neskila-mutiko eta aita-ama ugarik Arimen Biltzarrean esku hartu dute gaur arratsaldean, Herriko plazatik abiatuta. Aurtengo egitaraua Ekin Emakumeak, Doke Antzerki taldeak, Ibai-Artek, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean antolatu dute. Ibilbidean antolatutako ezusteko bat izan dute, Doke...

Gaba Baltzak tradizio zaharrak aldarrikatu ditu gaur arratsaldean

Arratsalde osoan zehar haurrek euren mozorroez gozatzeko aukera izan dute giro paregabean. Zalantzarik gabe, festa polit batez gozatzeko aukera paregabea, apurka-apurka berreskuratzen ari dena antolatzaileen lanari eta ospakizun bakoitzean gozatzen duen onarpen onari esker.

Gaba Baltzeko abesti eta bideoa sareratu dituzte Txatxili eta Ttak-ek

Txatxilipurdiko lagunek azaldu dutenez "aspalditik izan dugula Gaba Baltzerako abesti eta bideo bat sortzeko gogoa". "Aurten, urteroko arimen biltzarra burutzeko aukerarik egon ez dela ikusirik eta batzordean piztutako nahi eta gogoetatik abiatuta, abesti eta bideoa sortzeko ideai okurritu zitzaigun". Bide batez,...

Gau Beltzaren inguruko dokumentala ikusgai

Jadanik urrian sartuak gara eta Gau Beltza ospatzeko egunak bertan daude: "Iaz piztutako kalabazak biderkatu nahi ditugu eta, COVID19ak eragindako egoeraz kontziente izanik, aurtengorako baliabide berriak ari gara prestatzen, iaz sortutakoekin batera www.gaubeltza.eus webgunean izango direnak laster".
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img