Garibai kalea oinezkoentzat izatearen alde bozkatu dute bertako auzotarrek

12
2460

‘Lau kaleko’ bizilagunek batzorde independente bat antolatu dute atarietako bizilagunei inkesta bat egiteko:

· Jokin Zaitegi: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10.
· GARIBAI: 2, 4, 6a eta 6b.

Inkesta honetan auzotarrei galdetu zaie ea Arrasateko Udalak sustatutako autobus geltokiaren proiektua mantentzea nahi duten, edo nahiago duten Garibai kalea erabat oinezkoentzat izatea.

170 bizilagunetatik 101ek Garibai kalea oinezkoentzat izatearen alde bozkatu dute.

Emaitza horiek Arrasateko Udalari helarazi ondoren, udal honetako arduradunek inkesta honen emaitzak publiko egiteko eskatu diete, komunitatearen babesak “garrantzi handiko proiektuak eta erabakiak bideratzen lagun dezan”, hala nola Biteri eta Garibai kaleak oinezkoentzat bihurtzeko erabakia.

12 IRUZKIN

  1. Agian egin behar zena zen lehenengo galdetu eta gero obra egin ze villa amparokoak ez daude konfirme, sanjunekoak bez eta oin garibaikoak bez. Ta berriz dena aldatzera?

    Egia da Bilduk aurkeztu zuenak zentzu gehiago zurla, dudarik gabe

    • Ez Lorea barkatu baina orain Garibai ez dago ondo. Ekobulebarraren onena busak toki berean mantentzen dituela da, ze egia esan Zalduspeko geltokiarena ez dakit zeini okurritu zaion…

    • Hori da, zu ronean bizi zarenez kk beste bati pasa eta listo. Erreka tokiz aldatzea ere nahi dozu? Edo eguzkia noiz irtengo den erabaki? Herria gara eta herriarentzako onena bikatu behar da, beti ere inor zapaldu gabe

    • Horregatik Ekobulebarreko adjudikazio denak eginda badaude amaitu dezatela eta listo. Orain berandu da proiektua mugitzen hasteko, txukundu dezatela Garibai ingurua eta utzi dezatela bus parada dagoen tokian. Garibai eta ingurukoak zer dira herriko jauntxoak ala? Nahikoa inbertitu da zona horretan (ur txorroak eta guzti) eta obrak hasi diren arte ez dute ezer esan. Amaitu dezatela Ekobulebarra lehen bailen eta mesedez bus geltokia utzi dezatela dagoen tokian (Ekobulebarrak esaten duen tokian) Salduspen busak jartzea akats oso handia dela deritzot.

  2. Arrasatearrontzat hoberena bilatu behar duguz eta ez batzu pribilegiatu beste batzuen kaltetan. Hau esanda, Bilduren proposamena egokia iruditzen zait: geltokia zentruan, oinezkoentzako lekuak eta trafikoa nafarroa etorbide eta zerrajera kaleetan zehar banatu. Solidarioa eta sustengarria da.

    Bestalde, Udalak gauza batzu inposatu nahi izan ditu: gipuzkoa etorbidea istea, grupo sanjoaneko arkua bota nahi izatea, villa amparoko zuhaitzak bota eta ur parkea, hospitaleko bus geltokia…. Honek bizilagunengan ezinegona sortu du.

    Argi dago inork ez duela trafikoa bere etxe azpian nahi, baina ezin duguna da arazoa beste leku batzutara pasa eta beste alde batetara begiratu galeriarako argazkiak ateratzen diren bitartean. Bizilagunek argitasuna ta lasaitasuna behar dugu, eta PNVren ekobulebarraren gestioak ez du hori eskaintzen

  3. Ba nik bai uste dot autobusen joan-etorria hirigunetik ahal den heinean kanporuntz mugitzea egokia dela, eta horrek gainera 3. autobus linea sortu du… herrigunea herritarrentzat irabazi behar dugu, Garibaik ere hori dio, eta pausuak bide horretan eman behar ditugu. Ekobulebarra pausu esanguratsua dela esnago nuke nik. Hobetzerik badagoela? bai, baina asko hobetuko du zentroko mugikortasuna eta baita inguruetakoa ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen