Gari Nuñez Mondrako entrenatzaileak ez du taldean jarraituko

0
441

Mondraren taldearentzat arrakastaz beteriko denboraldi baten ondoren, Gari Nuñez entrenatzaile legazpiarrak ez duela klubean jarraituko iragarri du. Denboraldiko helburu nagusia eskuratu ondoren utziko du taldea, gizonezkoen Ohorezko Erregional mailara igotzea. Iaz hartu zuen Nuñezek taldearen gidaritza eta urtebetean maila berreskuratzea lortu du. Hala ere, bere esperientzia eta dedikazioarekin, urte bakar batean, taldea Gipuzkoako futbolaren gailurrera eramatea lortu du. “Pentsaeziña zen denboraldi hasieran horrelako urte zoragarria pasako nuenik, paregabeko emaitzekin, helburua, gauzatuz gainera” aitortu du Nuñezek sare sozialetan.

Atzo, astelehena, eman zuen jakitera ez zuela entrenatzaile lanetan jarraituko. “2023ko Ekainean hasi zen ibilaldia bukatutzat ematen dut idatzi honen bitartez, motza izan den arren ederra izan da!”.

Ondoren, agurrean apirilean eskuratu zuten igoera aipatu zuen. “Helburua gauzatuz gainera: Itzela ospakizuna; herritarren berotasuna tarteko, egun ahaztezin eta politta!” Legazpitik garaipena eskuratu eta bueltan, Arrasaten egindako ospakizuna gogoratuz.

Azkenik, agur esan dio klubari eta urtean zehar lagun izan duen klubeko jendeari, “Nere partetik, eskerrik asko Klubari aukera hau eskeintzeagatik, kirol zuzendariari emandakao babesagatik, lan taldeari momentu oro zuen ezinbesteko, laguntzagatik, eta nola ez! jokalarioi, egunerokotasunean lana gogoz eta ilusioz egiteagatik, zuen konpromezuagatik eta erakutsitako gertutasunagatik:Geroarte, eta. Aupa mondra!!!” horrela agurtu da Legazpiar entrenatzailea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen