Garazi Ugaldek Jokin Zaitegi saria irabazi du

0
619

Testua: Elkar.

Garazi Ugalde Pikabeak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Itziar Diaz de Ultzurrunek, Peru Iparragirrek eta Nagore Tolosak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Louise Glück poeta estatubatuarraren The Wild Iris euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2021 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. 2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen