Neguari eta gabonei sarrera emateko Olatz Musika Akademiak urteroko Gabonetako Kontzertua eskaini du Kulturateko areto nagusian. Gaurko emanaldian 13 ikaslek hartu dute parte, hauetako batzuk pianoa edota gitarra jotzen aurten hasiak dira.
Gabon kontzerturako propio bertsionatutako abestiak izan dira gehienak. Abesti bertaratutakoekin batera kantatu eta jo dituzte eta giro aparta sortu dute guztien artean.












