Futbol Mas eta Alex Remiroren formakuntzaren 1. saioa Mojategin

0
674

Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas fundazioak sortu duten ‘Gurasotasun Positiboa eta Ongizate Emozionala kirolean’ formakuntzaren lehen saioa burutu da Mojategin, Mondragon futbol taldearen eskutik. Proiektu honen helburua da “futbolean jolasten diren haur eta nerabeen osasun mentala eta ongizatea sustatzea”. Proiektuak urtebeteko iraupena izango du eta helburua Gipuzkoako 48 taldeetara iristea da.

Prestakuntza osatzeko, beste bi saio egingo dira azaroaren 2an eta 9an, lehenengoa bezala, Mojategiko instalazioetan. Elena Beltza Futbol Mas elkarteko teknikariak gidatu du saioa, Alex Remino ez da egon lehen saio honetan. Elenak azaldu duenez, “ez da inguru horretan prestakuntza egingo den klub bakarra izango, ostiralean Bergaran izango gara.” Lehen saiorako 48 pertsonak eman dute izena.

Horrelako prestakuntzak egitearen garrantziari dagokionez, honako hau azaldu du: “prestakuntza hauek gurasoek ongizate emozionalari eta osasun mentalari buruz hausnarketa egiteko balio dute, seme-alaben onurarako. Saio horietan gauza asko ateratzen dira, eta gurasoak konturatzen dira haiei buruz hitz egitearen garrantziaz, ez bakarrik etxean, baita beste guraso batzuekin ere. “

Lehen saio honetan haurren eskubideak izan ditu ardatz, “kirolaren arloa leku segurua izatea eta haurren ongizatea bermatzea lortzea. “. Azaroaren 2an egingo den saioan Gurasotasun positiboaren gaia jorratuko da, eta azaroaren 9ko saioan haurrek ere parte hartuko dute, lehenengo bi saioetako gaiak beraiekin lantzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen