Irudiak: Txatxilipurdi
Freskura egitasmoa astelehen honetan hasi da. Musakolako igerilekuan euskarazko irakurgai eta jolasak jarri dituzte eskura, astelehenetik ostiralera arratsaldez.
Aurten, irakurgaiez gain, familientzako tailerrak ere antolatu dituzte Santa Barbarako ur txorrotetan (Biterin euria egiten badu). Bihar, uztailak 4, egingo dute lehenengo tailerra, talde jolasak antolatu dituzte.
Tailerra 18:00etatik 20:00etara izango da.
Egitasmoari buruzko informazio osoa irakurtzeko klikatu hemen





