2.6 C
Bergara
asteartea, 28 maiatza, 2024
spot_img

freskura

Zirko tailerra egingo du bihar (osteguna) ‘Txatxili’k Freskuran

Kartela: Txatxilipurdi. Txatxilipurdik Freskura egitasmoaren azken tailerra egingo du bihar, osteguna. Zirko tailerra  arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da,  Santa Barbarako ur txorreten ondoko zelaian.

Naturan Jolasean tailerra egingo du gaur (osteguna) ‘Txatxili’k

Kartela: Txatxilipurdi. Txatxilipurdik Freskura proiektuaren hirugarren tailerra egingo du gaur, osteguna. Santa Barbaran naturan jolasean arituko dira. Tailerra arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da.

Freskura abian da, eta ‘Txatxili’k familientzako tailerrak emango ditu

Beheko testua eta kartela: Txatxilipurdi elkartea. Astelehenean eman genion hasiera aurtengo Freskura egitasmoari Musakolako igerilekuan. Aurten uztaileko ostegunetan familientzako tailerrak ere eskainiko ditugu Santa Barbarako txorrotetan (euriarekin Biterin egingo ditugu). Bihar izango da lehenengo tailerra 18:00-20:00 bitarte.

Freskura egitasmoaz gozatzeko aukera izango da aurten ere

Testua, argazkia eta kartela: Txatxilipurdi. Urtero bezala, uztailean Txatxilipurdi Elkarteak eta Arrasateko Euskara sailak elkarlanean Freskura egitasmoa jarriko dugu martxan. Uztailaren 3tik 28ra 16:00etatik 20:00etara, Euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak maileguan hartzeko aukera izango da Musakolako igerilekuan. Honekin,...

Jolas Molaz tailerra ospatuko da ‘Txatxili’rekin Freskuran bihar (asteartea)

Kartelak: Txatxilipurdi elkartea. Aurrera jarraitzen du Txatxilipurdik antolatutako uda honetako Freskura egitasmoak. Bihar (martitzena) bigarren tailerra egingo dute Monterronen. Izan ere, Jolas Molaz izeneko mahai jolasean arituko dira. Hurrengo asteartean berriz, uztailaren 19an, Naturan Jolasean saioa ospatuko da, eta uztailaren...

Freskura egitasmoa martxan jarriko du Txatxilipurdik aurten ere

Testua: Txatxilipurdi. Urtero bezala, uztailean Freskura egitasmoa jarriko dugu martxan Txatxilipurdi elkarteak eta Arrasateko euskara sailak elkarlanean. Covid garaiak eta neurriak alde batera utzita, Musakolako igerilekura itzuliko da egitasmoa. Uztailaren 1etik 29ra arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako...

Abian da Freskura egitasmoa

Abian da Freskura egitasmoa, aurten ere Euskaraz jolastu, gozatu eta irakurtzeko aukera luzatu nahi dugu ekimen honekin. Egunkaria lasai irakurtzeko, lagun artean jolasteko edo familian esperimentatzeko aukerak eskaintzen ditugu Freskurako txokoan.

Freskura egitasmoa abian da Monterronen

Freskura egitasmoa martxan dago jada Monterron parkean. Gaur arratsaldean egin dute lehenengo saioa, eta haur eta guraso taldetxo bat animatu dira parte hartzera. Arratsaldero Monterronen izango dira uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Aurten ere Musakolako igerilekuan izango dira ordutegi...

Freskura egitasmoaren gidaritzarako pertsona bat behar du Txatxilipurdik

Lanpostuaren ezaugarriak: Freskura egitasmoaren gidaritza uztailean zehar Kontutan hartuko da: Arrasatekoa izatealanerako prestutasuna eta gogoaEuskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientziaHerrigintzan izandako ibilbideaGidabaimena izatea Eskaintzen den lanaldia: Lau orduko kontratua uztailean:Astelehenetik Ostiralera arratsaldezKontratuaren iraupena:Uztailaren 1etik 28ra). Aukeraketa prozedura: Lan eskaintza deialdia irekita: ekainaren 8tik (asteartea)...

Freskura egitasmoa aurkeztu dute Txatxilipurdikoek bideo baten bitartez

Uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20.00etara Monterronen euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta besteak daude denon eskura. Honekin, euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi da.
- Advertisement -spot_img

Latest News

DANTZALDIA KULTUROLAN maiatzak 31

Ordua: 18:30ak Antolatzailea: Portaloi Kultur Elkartea Datorren ostiralean, arratsaldeko 18:30ean dantzaldia egongo da Kulturolan, 2. solairuan Portaloi Elkarteak antolatuta. Dantzazale guztiok...
- Advertisement -spot_img