Freskura egitasmoaz gozatzeko aukera izango da aurten ere

0
405

Testua, argazkia eta kartela: Txatxilipurdi.

Urtero bezala, uztailean Txatxilipurdi Elkarteak eta Arrasateko Euskara sailak elkarlanean Freskura egitasmoa jarriko dugu martxan.

Uztailaren 3tik 28ra 16:00etatik 20:00etara, Euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak maileguan hartzeko aukera izango da Musakolako igerilekuan. Honekin, euskaraz dauden produktu ezberdinen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dugu.

Aurtengoan ere igerilekuko eskaintzaz gain Arrasateko familiei zuzendutako aisialdi eskaintza euskalduna burutzera goaz. Horretarako, uztaileko ostegunetan Santa Barbarako ur txorrotetan izango gara 18:00-20:00 bitarte tailer ezberdinak eskaintzen. Hona hemen Santa Barbaran eskainiko ditugun tailerrak:

  • Uztailak 6 Erronka jolasak
  • Uztailak 13 Sormen tailerra
  • Uztailak 20 Naturan Jolasean
  • Uztailak 26 Zirkoan trebatzen

Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura, haur, nerabe eta helduei aukera ezberdinen bitartez (jolastuaz, irakurriaz eta tailerretan parte hartuz) parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diegu, uztailean ere euskaraz jolasteko irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz. Uztaileko arratsaldetan , euskaraz gozatzeko aukera paregabea da Freskura! Hurbildu igerilekuko txokora euskaraz gozatzera.

Ez dadin euskara lehortu, zure eskura… Freskura!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen