Freskura egitasmoa abian da Monterronen

0
384

Freskura egitasmoa martxan dago jada Monterron parkean. Gaur arratsaldean egin dute lehenengo saioa, eta haur eta guraso taldetxo bat animatu dira parte hartzera. Arratsaldero Monterronen izango dira uztailaren 1etik 29ra, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Aurten ere Musakolako igerilekuan izango dira ordutegi berean,  uztailaren 2an eta 7an. Euskarazko irakurgaiak, mahai jolasak eta jolaserako elementuak  egongo dira denon eskura. Horrela, euskaraz dauden produktuen ezagutza eta erabilera sustatu nahi dute.

Adin tarte guztientzako eskaintza da Freskura, haur, nerabe eta helduei aukera askoren bitartez (jolastuz, irakurriz eta tailerretan parte hartuz) parkean edo igerilekuan dauden momentuan euskaraz ongi pasatzeko aukera eskaini nahi diete, udan ere euskaraz jolasteko,. irakurtzeko eta gozatzeko aukerak eskainiz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen