Felix Arrieta eta Elena Lakak zaintzari buruzko hitzaldia eman dute

0
880

Gaur goizean Goienagusik antolatuta, Felix Arrieta eta Elena Lakak zaintzaren inguruko hitzaldia eman dute Kulturaten. Zaintzaren inguruko eztabaida erdigunean dago gaur egungo gizartean. Hori horrela izanik, gaiari buruz solasaldia eta hitzaldia egin dute. Jende asko gerturatu da azken boladan guztien ahoan dagoen gai honi buruz entzutera.

Hitzaldiaren helburua ‘Zaintzaren hariak’ liburua aitzakia hartuta, zaintzaren gaiaz solastea izan da, egungo gabezietatik abiatu eta nora joan beharko genukeen marraztuz. Zaintzaren garrantzia azaldu dute hasieratik, nagusiez gain jende asko zaintza behar duela azpimarratu dute. Ondoren, nagusien zaintzari buruz ere sakondu dute, behar handiko laguntza izan arren, alderantziz izan ohi dela esanez “Zaintza behar dugunan, zaintzaile bihurtzen gara” gehitu du Felix Arrietak.

Hizlariak, Felix Arrieta Frutos, Politika zientzian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktore Deustuko Unibertsitatean. Eta, Elena Laka Muñoz, Abokatua eta abokatutzaren jardunean dihardu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen