2.6 C
Bergara
Larunbata, 22 urtarrila, 2022

goienagusi

Migrainak dituzten pertsonei zuzendutako tailerra antolatu du Goienagusik

Goienagusi elkarteak Arturo Goicoechea neurologoak zuzenduko duen tailerra antolatu du migrainak izaten dituzten pertsonentzako.Tailerraren xehetasunak:- 5 saio, ordu eta erdikoak, ostegun arratsaldetan, otsailaren 3an hasita.- Hizkuntza: gazteleraz.- Matrikula: 20 €Informazioa gehiago jasotzeko, edo izena emateko, helbidea honetara idatzi daiteke:...

Xabier Barrutietak ‘Nola biziko gara etorkizunean?’ hitzaldia eskainiko du Goienagusik antolatuta

Arkitektura izango da protagonista Goienagusik aste honetarako antolatu duen hitzaldian. Xabier Barrutieta arkitektoak ‘Etorkizuneko hirien diseinua: erronkak eta berrikuntza ildoak arkitekturan’ hitzaldia eskainiko du asteazkenean, urtarrilak 19, goizeko 10:00etan, Kulturaten. Arkitektura pertsonen ongizatea hobetzera zuzenduta dagoen jarduera kreatiboa da, eta...

Asier Hilario geologoak ‘Pirinioak: Mendien ikuskizun geologikoa’ hitzaldia eskainiko du astelehenean

Goienagusik antolatuta, urtarrilaren 10ean, astelehena, Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa ‘Pirineoak: mendien ikuskizun geologikoa’ hitzaldia eskainiko du. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da Kulturaten. Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu...

Zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia eman du Urko Zurutuzak

Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisi eta Zibersegurtasun Ikerketa Taldeko koordinatzailea da. Informatikan ingeniaria, eta Mondragon Unibertsitateko Informatikako doktorea da. Doktoretza Zürich IBM Research Lab-eko zibersegurtasun taldearekin egin zuen.

Miren Arantzetak “Hizkuntza eta elebitasuna zahartzaro osasuntsuan” hitzaldia eskainiko du astelehenean

Goienagusik antolatuta, datorren astelehenean, azaroak 29, Miren Arantzeta hizkuntzalari klinikoak "Hizkuntza eta elebitasuna zahartzaro osasuntsuan" hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia goizeko 10:00etan hasiko da Kulturaten. Testua: Goienagusi. Argazkia: EHU. Miren Arantzeta 2003an logopedian diplomatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta 2007an...

Ismael Manterolak ‘Emakumek abstrakziogile’ hitzaldia eskainiko du Kulturaten

Argazkia: Bulegoa.org Goienagusik antolatuta, bihar, azaroak 17, Ismael Manterola EHUko arte irakasleak 'Emakumeak abstrakziogile' hitzaldia eskainiko du Kulturaten. Hitzaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta euskaraz izango da. XX. mendeko arte abstraktuaren eraikuntzan beti gizon artistak aipatu izan dira, batez ere, Kandinski...

Juanjo Alvarezek hitzaldia eskainiko du bihar Goienagusik eskainia

Erreferenduma egin zen, legezkoa eta itundua, eta independentziaren aldeko aukerak ez zuen bere helburua lortu. Erreferendumean Eskoziaren sezesio-proposamena errefusatzen lagundu zuten faktoreen artean, bertako biztanleak Erresuma Batutik bereizteak EBtik kanpo utziko ote zituen beldurrak indarra izan zuen.

Oskar Epelde kazetariak hitzaldia eskaini du gaur goizean Kulturaten

Pokot Herria Rift Bailaran kokatuta dago, Kenyan. Ugandako Karamojong Herria ere nahiko gertukoa da, baita Tugen Herria ere.

Sasoibidek azaroko egitaraua aurkeztu du

Sasoibidek azarorako egitaraua aurkeztu du gaur. Oso aukera berezia da elkarte honetan egiten ari diren hainbat ekimen bertatik bertara ezagutzeko. Gesalibar edo Arrazola izango dira datozen asteetan bisitatuko diren tokietako batzuk. Beti bezala, hitzordua ostegunero izango da goizeko 10.00etan Biterin.

Txetxu Ausinen hitzaldia asteazkenean Goienagusi-ren esku

Txetxu Ausinen hitzaldia izango da asteazkenean Goienagusi-ren esku. Hitzaldia urriak 27 asteazkena izango da goizeko 10.00etan Bergarako Seminarixoan eta "Robotika inklusiboa eta adimen artifiziala guztion onerako: erronka etikoa" du izenburu. Laboratorium-Bergarak eta Goienagusik antolatutako ekimena da hau.
- Advertisement -

Latest News

Ferreriasko komertzio batean lapurtzen saiatu dira

Gertaera atzo goizaldeko 01:00ak aldera izan zen, ezezagunek komertzioko erakusleihoa apurtu zutenean. Horren ondorioz, alarmak jo egin zuen eta Ertzaintzak...
- Advertisement -