“Ezusteko saria da Zinemaldiko Urrezko Maskorrerako izendatua izatea”

0
1384

Lorea Ibarra aktore arrasatearrak ‘Akelarre’ filman parte hartu zuen. Film luze hau Donostiako Zinemaldiko sari nagusi baterako izendatu dute. “Garrantzitsua da jendea zinemetara joatea, Kulturak bultzada behar baitu”.

Argazkia: Lorea Ibarra eta ® David Herranz .

Lorea Ibarrak izendapena jakin ostean azaldu digu “sentsazio pixka bat arraroa dela, inoiz ez duzulako aurreikusten zuri tokatuko zaizunik, eta aldi berean, ilusio handia eragiten dit”.

Izan ere, Zinemaldiko sari nagusietako bat lortzeko “lehiaketan izateaz gain, zure inguruko pertsonek zoriontzen zaituztelako”.

Alde horretatik, “hilabete batzuetan egindako lan izugarriagatik zoriontzen zaitu inguruko jendeak. Pozik eta erralizatuta sentitzen naiz”.

‘Akelarre’ Urrezko Maskorrerako lehiaketan sartzeko “esperantza apur batzuk nituen, batez ere espero nuen filmak Zinemaldiko atalen batean behintzat tokia izatea, baina ez nuen aurreikusten kategoria horretan izatea”.

“Arrasateko neska bat horrelako lehiaketa batean izateak arraroa egiten zait, baina gustura nago”.

“Guretzat sari bat da jada, izendapenaren ondorioz, jende gehiagok ‘Akelarre’ filmaren berri izatea eta berataz berba egitea. Gainera garrantzitsua da jendea zinemetara joatea, Covid-19aren ondorioz Kulturak une txarrak bizi dituelako”.

Urrezko Maskorragatik lehiatzea “bere horretan, niretzat saria da, eta Urrezko Maskorra lortzea amets bat. Animatzen dut jendea ‘Akelarre’ zinemetan ikus-entzutera, Kulturari beharrezko bultzada ematera”. Zorionak Lorea! “Eskerrik asko!”.

Erlazionatutako albistea:

Lorea Ibarrak ‘Akelarre’ eta ‘Ane’ film luzeetan parte hartu du

2020ko ekainaren 7an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen