Ez da astebururik onena izan Arrasateko taldeentzat [kirol emaitzak]

0
1464

Mondrako gizonezkoak partida berdindua jokatu zuten Zumaiako taldearen aurka eta ahalegindu arren, ezin izan zuten garaiepan eskuratu, 0-1 galduz. Lehiaketari dagokionez, talde zuri-morea sailkapeneko erdialdean dago. Kronika osoa hemen

Mondrateren garaipena Eskoriatzaren aurkako derbian izan da asteburuko albiste onena. 1-3 nagusitu ziren zaleez betetako arerioaren zelaian. Garaipen honekin goiko postuan jarraitzen dute denboraldi bikainari jarraipena emanez.

Mondragon Unibertsitateak azken jardunaldietako bolada onarekin jarraitu zuten seigarren garaipena jarraian lortuz. 97-73  nagusitu ziren Deusto-Indautxuren aurka eta sailkapeneko 2. postuan daude. Kronika osoa hemen.

Smartlog Ointxek LF2. mailan ezin izan zuten Leongo Mipelletymas taldearen aurka irabazi, 68-72. Denboraldi gorabeheratsua daramate eta asteburu honetako bigarren porrota jarraian izan da. Kronika osoa hemen

Mondra emakumezkoak ezin izan zuten denboraldiko lehen garaipena eskuratu. 0-5 galdu zuten Intxurreren aurka Mojategin. Hobetzeko lanak egiten ari dira eta asteburuan puntuatzeko aukera berria dute Zumaian. Kronika osoa hemen

Arrasate Eskubaloi ezin izan zen garaipenarekin itzuli Hondarribitik. Norgehiagoka oso lehiatua izan zen liderraren aurka baina azkenean arerioa nagusitu zen, 38-35. Ostiralean jokatuko dute Munttarpe-ren aurka Mojategin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen