Musika urbanoen jaialdi hau maiatzaren 12an ospatuko da (ostirala) Musakolako Jai Batzordeak antolatuta.
Mutikok eta Densok elkarlanean jarraitzen dute, eta horren fruituetako bat ‘Game boy’ izeneko abestia da, duela gutxi sareratu dutena, Youtuben esaterako:
Hortaz gain, aipatzekoa da bi sortzaile hauek Tattarekin eta Etxepe kolektiboarekin batera ‘Jet plane tour’ bira aurrera eramaten ari direla, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan arituko direlarik. Era berean, Tattak iazko amaieran Denso ekoizlearekin batera ‘Se piensa’ kanta jendarteratu zuen:
Musakolako jaialdiari berari dagokionez, Arrasateko Even Gamboak ere parte hartuko du, ‘Realidad’ izeneko lana egin berri duena. Duela gutxi Asier Elgezuarekin grabatutako eta landutako bideoa aurkeztu dute:
Evenekin batera ‘A cuanto’ abestia sortu duen J. Ropero ere oholtzara igoko da Ziorlan, ikus-entzuleen gozamenerako.