2.6 C
Bergara
larunbata, 2 abendua, 2023

MUSAKOLAKO JAIAK

Scooter jaialdia izango da igandean Musakolako Skate Park-ean

Kartela: Musakola Jai Batzordea. Argazkia: MB artxiboa. Musakolako jaietan, euria zela eta, bertan behera geratu zen Scooter jaialdia. Jaialdia igande honetan, ekainak 4, ospatuko da Musakolako Skate Park-en, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, OMK indoor Riderren eskutik. Amateur mailako lehiaketa bat...

Goitibeherak eta Txiki Festa goizean Musakolako jaietan

Musakolako jaiek aurrera jarraitzen dute gaur, igandea. Goizean zehar hainbat jarduera egin dira haur eta nerabeentzat. Musakola Herri Eskolako patioan puzgarriak izan dira, eta Musakolako kiroldegira iristen den pasealekuan goitibeheren jaitsiera egon da. Gainera, San Isidro plazako karpan,...

Peña Baitak irabazi du Musakolako Sokatira txapelketa

Atzo Musakolako jaietako Sokatira txapelketa ospatu zen. Aurten 7 taldek hartu dute parte eta garaipena Peña Baitakek lortu du. Irabazleek urdaiazpiko bat, gazta bat eta xanpan botila bat jaso dituzte. Sailkapena: Peña Baita (urdaiazpikoa, gazta eta xanpan botila)Peña Moco (urdaiazpikoa eta...

Arrasate Musikalek kontzertua eskaini du Musakolako jaietan

Arrasate Musikaleko Big Band gaztea, Orkestra gaztea, Banda gaztea, Metal taldea  eta Haize egur taldeek kontzertua eskeini dute Musakokako Santa Teresa elizan auzoko jaien egitarauaren barnean. Musika eskolako ikasleek euren lan ona erakutsi dute. https://youtu.be/kMLFBx5jwvI https://youtu.be/d4GJM2WYMR0 https://youtu.be/yJ0VHLYbxcA

Iker Pavonek Musakolako Hiru Txirlo Bolo txapelketa irabazi du

Argazkiak: Musakola Jai Batzordea. Ostiral gauean Hiru Txirlo Bolo txapelketa jokatu zen Musakolako jaien barnean. Ohi bezala txapelketa San Isidro elkarteko ondoko bolatokian jokatu zen. Aurtengo irabazlea Iker Pavon izan da, bigarren Urtzi Apraiz geratu da, eta hirugarren Beñat Salaberria.

270 lagun inguru bildu dira Musakolako herri bazkarian

Aurten ere herri bazkaria izan da Musakolako jaietan. San Isidro plazako karpan 270 lagun inguru elkartu dira giro ederrean. Arrasateko Gaiteroak ez da falta bazkaria girotzen.

Motor irteera ere ez da falta izan Musakolako jaietan

Goizean tarteka euria egin ari duen arren, Musakola auzoko motozaleek ez dute motor irteera egiteko ohiturari uko egin. Arratsaldeko 15:30ak aldera atera dira San Isidrotik eta auzoko kaleak zeharkatu ondoren Ondarroarantz abiatu dira. https://youtu.be/wcfLyLq14MI

Fernando San Miguelek jaso du Musakolako Urrezko Astokiloa

Musakolako Jai Batzordeak Urrezko Astokiloa Fernando San Migueli eman dio aurten, auzoko jai batzordean egindako lanarengatik eta Arrasateko beste elkarte batzuekin egindako lankidetza aitortzeko. Fernando San Miguelek oso hunkituta eskertu du saria. "Sorpresa handia izan da. Ez nuen espero." Goizeko...

Even OHC, J. Ropero, Mutiko, Tatta eta Denso Ziorlako Jaietan aritu dira

Kontzertuak San Isidro plazan jarritako karpa bete du. Musika urbanoaren zale asko Musakolara hurbildu dira gaur gauean Even OHCk, J. Roperok eta Mutiko, Tatta eta Densok eskaini duten kontzertura. Eszenatokira igotzen lehena J. Ropero izan da. Jarraian Even OHC arrasatearraren...

Musakolako jubilatuek euren afaria ospatu dute Al-Andalusen

Gaur Jubilatuen Eguna da Musakolako jaien barruan, eta auzoko jubilatuak afaltzeko elkartu dira. Afaria Al-Andalus Kultur Elkartean egin da eta auzoko 140 jubilatu inguru bertaratu dira.
- Advertisement -spot_img

Latest News

AMeko Orkestrak kontzertua eskainiko du abenduaren 17an

Testua, bideoa eta argazkiak: Arrasate Musikal. Arrasate Musikaleko Orkestra historikoak, gaur, larunbata, entsaio orokor bat egin du abenduaren 17an, 13:00etan,...
- Advertisement -spot_img