Euskaraldiaren Gune Ibiltariak bihar (ostirala) Arrasate bisitatuko du

0
349

Testua: Euskaraldia.

Ostiralean, azaroak 11, Gune Ibiltaria etorriko da Arrasatera. Seber Altube Plazan izango da, arratsaldean (euria egongo balitz Biterin).

18:00etan guneari irekiera emango zaio Arrasate Musikaleko Gazte Bandaren laguntzarekin

Gune honetan izen emate mahaia egongo da, txapak zein identifikagarriak jasotzeko aukera izango da eta baita Euskaraldiko arropa, poltsa zein banderolak erosteko tokia ere. 

Horrez gain, ate joka dagoen ariketarekin lortu nahi denaren inguruan pentsatu eta bakoitzak bere erronkak plazaratzea da asmoa. Egunerokotasunean lortu nahi den hori idazteko tokia egongo da bertan. Ogia euskaraz erosiko dut, kuadrilako whatsapp taldean euskaraz idatziko dut, bizilagunari euskaraz egingo diot edota ezagutzen ez ditudanei lehenengo hitza euskaraz egingo diet erronka adibideak izan daitezke. Erronka guztiak idatziz bilduko dira eta POOK artista taldeak margotuko duen muralaren parte izango dira, guztion ekarpenarekin osatuko da beraz Euskaraldiaren murala.

Gainera, 19:15ean Sambamaña batukada bertan izango da erdigunetik kalejira egiteko prest

Euskaraldirako 8 egun falta direla jakinik, ekintza paregabea izango da herria girotu eta ariketa ongi egiteko falta dena eskuratzeko. 

Zatoz eta eman indarra Euskaraldiaren olatuari!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen