AED eta Ekin elkarteek antolatuta, eta Arrasateko Udalak lagunduta, ‘Euskara eta disidentzia’ zikloko bigarren hitzaldia gauzatu dute Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
Marta Luxan eta Jone Miren Hernandezek “Euskara, generoa, eta feminismoa, begirada kritiko bat hiztunaren eraikuntzan” izenburuko hitzaldia eskaini dute. EHUko ikerlariek euskararen erabileraren ustezko feminizazioaz egin duten irakurketa kritikoaren berri eman dute, dinamizatzaile lanetan Maria Oses egon delarik.
Hitzaldian, emakumezkoek euskara gizonezkoek baino gehiago erabiltzen duten ustetik abiatuta, genero rolek, XX. mendetik gaur egun arte, euskal hiztunaren eraikuntzan izan duten eragina aztertu dute, eta gaiaz atera dituzten ondorioak azaldu dituzte.










