Euriak ezin izan du Maalako nahiz Arrasateko beste kale batzuetako bizilagunekin, eta gogoz irten dira kaleko jaiak ospatzera. Eguna zenbait suziri jaurtita hasi da, jaiak iragartzeko. Arratsaldean haurrentzako jolasak eta bolo-boloa izan dira. Jai batzordeak prestatu duen txokolate gozoaz disfrutatzeko aukera ere izan dute bertaratutakoek.
Gauean bizilagunak mahaiaren bueltan elkartuko dira afariaz gozatzeko. Gainera, AZ Gaubelak eskaintzen duen dantzaldia jarraitu ahalko dute. Eguna Suzko Erruberekin amaituko da.
















