Irudiak: Udala.
Zalduspen zabalduko du Udal Gobernuak behin-behineko autobus geltokia datozen asteetan. “Behin-behinekotasuna mantenduko du momentuz Udal Gobernuak azaldu duenez: “Etorkizuneko behin-betiko autobus-geltokia hurrengo legegintzaldirako geratuko den gaia izango da. Lau aukera posible ditugu eskuartean, Zalduspe, Garibaien EH Bildu taldeak egindako proposamena, Garibaien baina lurperatua edota Arruena. Baina lau kokapenetako edozeinek eskatzen dute HAPO Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean lursaila birkalifikatzea, eta plan horren berrikuspena, berriz, 2023-27 legegintzaldian egingo da, zortzi urteko epea pasa behar baita azkenekoz burutu zenetik, 2016an kasu honetan”.


Erlazionatutako albistea:
Garibai etorbidea peatonala izango da
2021eko uztailaren 6an argitaratutako albistea





Ez mareatu herria eta onartu ekobulebarra txapuza galanta izan dala
Hori Eko-geltokia izango da…
Autobús geltokia Eroski ondoan? Broma? Uste dut dagoen lekuan ongi dagoela. Ea nor joaten den eroskiraino maletekin, oinez eta abar… Beste txapuza bat ez mesedez. Mondragon ordez Monkagon deituko gaituzte.
EH Bilduren proposamena hoberena izateaz gain argiena da. Udalarena oraindik ez dakigu zein den…
Ez dezatela bizilagunak mareatu: autobus geltokia zentruan behar du, eta trafikoaren arazoa zerrajera eta nafarroa etorbidea norantza bakarrean jartzeaz gain Gipuzkoa etorbidean trafikorako 2 norantzak mantentzea da. Bestela batzuk priorizatzen dabiltza beste batzuen kaltetan, eta jasangarria ez den proiektua izateaz gain, diru xahuketa eta arrasatearron zatiketa dakar.
Nafarroa eta zerrajera kalean errei bat kentzea sekulako hastakeria da. Zertarako? Autoak herrian bueltaka ibiltzeko Kutsadura handiduz? Adibidez, Consumerreko parking-Etik aretxabaletara joateko, norantza bakarrarekin sekulako buelta eman beharko da hospital aldetik eta gero nafarroa etorbidea hartuz. Edo Roneoko bizilagun batek Oñati aldera joateko sekulako buelta eman beharko luke San Andresera joanez eta gero zerrajera Kalea hartuz. Proposamen hori ez da serioa. Gaur egun dagoen moduan 2 erreiekin ondo dago.
“Sekulako buelta”… Hemen sekulako buelta egiten ari dena Ekobulebarraren hastapeneko proiektua da! Eta zurea, Lorea, zelako argumentazioa… Zenbat larritzen zaituen Consumerretik Oñatira doanak eta ze gutxi Arrasatek mugikortasun orekatu bat izateak…
Ez da hastakeria, jasangarritasuna baizik eta orohar trafikoa deskingestionatzeko neurri zentzuzkoa. Sekulako buelta? Zaldibarretik udalara joateko biderik motzena seber altube plazatik da eta “kriston buelta” eman behar da? Oinezkoak pribilegiatzeari buruz berba egiten baina gero zuen pentsakera eta erantzunetan kotxean pentsatzen besterik ez. Hipokresiarik ez
Bus geltokia auzo guztietatik ahalik eta gertuen dagoen kokagune batean jartzea ez da baldintza bat??? Bai auzo erresidentzialetatik eta baita enplegu zentroak dituzten auzoetatik.
Auzo batzuk zerbitzu basamortua dute!! Erdialdean gauza dexente dago, Ziorla aldean kiroldegia, supermerkatu ia guztiak (handi guztiak) eta bus geltokiaren proposamen gehienak dituzte, eta San Andres eta Uribarri aldean zer? Etxeak asko, enplegu puntu asko (Fagor Arrasate, Ederlan, Laboral kutxa, Garaia , Unibertsitatea, Ekide, Lagun Aro…), eta zerbitzu oso gutxi. Supermerkatura joateko jende larregik hartu behar du kotxea auzo horietan.
Enplegu puntu horietako langileek kotxean etortzen jarraitu behar dute gure herrira bus geltokitik lantokira 40 minutu edo gehiagora dituztelako? Horiek Arrasatera busez etortzea ez dugu nahi? Unibertsitatera ikasleak autobusez etortzea nahi dugu?
Bus geltoki periferikoekin autobusean dabiltzan uniko ikasleak ez gara ari hiriburuetara bideratzen?? Geltokia Zalduspe edo Arruenan jarriz unira 40 minutu behar dituzte gutxienez oinez (Garaian dute eraikin berria).
Autobusean dabiltzan ilasleek Bilbon eta Donostian fakultate askotan dituzte autobus edo tren geltokiak!! Arrasatetik doan autobusarena agian ez, baina EAEko biztanleriaren gehiengo zabalenaren eskura dagoen garraio publikoa bai (Donostiako metroa, Bilboko metroa, terminus, ezkerraldeko Renfe, Tolosa hiribideko gertutasun busak….).
Erabaki honen transzendentzia oso sakona da. Ez dut uste baliabideetan aurreztu beharko genukeenik.
Nire kasuan astean behin erosketak egitera joaten naiz. Ez ditut nahi supermerkatu handiak eta horren dakarren trafikoa etabar. Nahikoa dugu unibertsitaterekin eta ikastolaren sortzen den trafikoa. Utzi gauzak dauden bezala eta bus geltokia dagoen lekuan. Nik uste dut denok pozik gaudela.
Arrasatearrontzat praktikua beharko litzakeen proiektu jasangarri bat in daixiela, ez beste txapuza bat!
Politikuek herrixa gestionatzeko izan die aukeratuak eta horregatik kobretan daue. Partidismo ta interes pertsonalak alde batera itxi deixiela ta adostasunetara allegau daitxezela, ta ez badie adostasunetatik herrixa gestionetako gai, ez deixiela in ez dauien lan bategatik kobrau!
Lorea, ez dakit ez zaren konturatu etorkizuna kotxeari lehentasuna kentzean dagoela, lehenengo oinezkoak, ondoren bizikletak, patinak, etb eta azkenik kotxean zeinak kaltea jasan behar duten lehenak izan behar duten. Eman buelta bat Europatik eta ulertuko duzu zertan datzan
Ah eta barkatu, zergatik jasan behar dute errepide batzuek trafiko piloa eta beste batzuek ezer ez, izan ere, 30eko abiaduran joan behar gara
Agian Lorearen proposamena san andresetik kanpantzarrera lehenago heltzeko eta kotxearekin hainbeste buelta ez emateko santa barbaratik errepidea egitea da. Horrela gutxiago kontaminatuko baitugu…
PNV ekoboulebar inprobisazio galanta, noraeza, aldaketa EH Bilduk proposatu zuen, izan zintzoak behingoz
Hapoaren berrikuspena egiteko dokumentu hori onartu zenetik 8 urte pasa behar direla esatea zalantzagarria iruditzen zait argumentu gisa, Hapoa bera irakurrita eta hirigintza araudia eskutan.
Hobe azaldu beharko litzateke atzerapen horren zergatia, bestela, horrelako gai garrantzitsu bati aurre egiteko ezintasuna edo gogo falta adieraziko lukeelako iragarpenak.
Zalduspen zabalduko da autobus geltoki berria uztaila amaieran, eta hori izango da behin behineko kokagunea. Herrigunetik gertu dago eta trafikoa asko murriztuko da, 3. autobus linearekin gainera. Ziur, bertan jarraituko duela etorkizunean ere, arrasatearrak ohituko baikara, eta ziur herriguneko autobusen eta trafikoaren joan etorria murriztearekin ikaragarri irabaziko dugula. Ez dut zalantzarik!
Arrasatearra delakoari: Bai, segurutik bertan jarraituko duela autobus geltokia, baina hori udalaren utzikeria eta axolagabekeriaren ondorioz ez aipatzen dituzun “arrazoiengatik”.
Ez dago herri gunetik gertu, herrigunetzata Portaloia hartzen badugu, 800 metrora dago. San Andresetik kilometro batera eta Erguin, Uribarri, eta MU are urrutiago geratuko da. Imajinatzen ari naiz pisua Erguin aldean daukaten MUko ikasleak neguko igande gauetan eurren maleta-orgatxoekin oinezean … Nik uste dut ordu erdi bat edo ibili behako dutela euren pisuetaraino heltzeko.
Bergaratik datozen autobusak nola sartuko dira autobus geltoki berrian? Mataderoko biribilgunean buelta eginez edo zuzenean kontrako erraia gurutzatuz? Geltoki horretara datozen autobusak ez dira herritik pasatuko? Eskoriatzatik datozen autobusak Osiñatik sartuko dira Zalduspeko geltokian eta Gasteiztik datozenek ere berdin egingo dute? Eta irten ere etorri diren bidetik egingo dute? Udaleko ingurumen sailekoek ez dute ezer esateko autobusen ibilbidearen luzatzeak ekarriko duen kutsadura gehiketaz, noski. Txaetako berdegunearen suntsiketaz ere ez diet ezer irakurri. Horra hor Zalduspeko kokapen absurdo horren beste ondorio kaltegarri bat.
Bestaldetik kokapen horrek boleto guztiak dauzka “puntu beltza” bihurtzeko; jendeari bildurra emango dio desorduetan paraje horretan autobusaren zain egoteak. Agian Emakume Sailak ere zerbait esan beharko luke…
Arrasate barruko trafikoa murrizteko kokapen txarrena da hori, aitzitik trafikoa ikaragarri gehituko da. Bestalde hain urruti egotearekin autobusetako bezeroak gutxitu egingo dira. Hain deserosoa izan da jendeak nahiago izango du kotxea hartzea, hainbeste beharleku ez hartzeko.
Ohituko garela? Bai, baina autobusa gutxiago erabiliko dugu. Herriko merkataritzak ere ez du asko irabaziko kokapen horrekin: Merkadilloak, dendek…
Eta bus geltoki horretatik irtetzen eta sartzen trafikoari egingo dioten etengabeko oztopatzea?
San Andresen bus geltokiaren diseinuarekin xelebrekeria bat egin dute, eta Zalduspen beste bat.
Iritzixe emutie ondo jak, bañe mondraberriko komentaixotan politika eitxie… bastante ridikulue da.
Eiñ lana benetan eiñ biher dan tokixen, eta utzi mondraberri benetan dauenerako.
Herritik gertu ez dau bus geltoki hori. Busa darabilgunondako kriston trastornua da, ikusten da Arrasatearrak bus gutxi erabiltzen duela ze Zalduzpek ez dauko abantailarik
Ta bai, politiko bat dala emuten dau