Eskura dira Jesusi Etxebarriaren omenezko dokuaren estreinaldirako gonbidapenak

1
852

‘Punkaren beste aldea’ dokumentala estreinatuko da, azaroaren 17an Amaia antzokian. Gainera, musika-irakasle ohiari omenaldia ere egiteko parada izango da egun hau. Ekimen honen antolakuntzan Perlata taldeak buru-belarri dihardu, besteak beste. Ekitaldian “sorpresa batzuk” ere izango dira.

Bideoa: Perlata Punk-Rock.

Jesusi Etxebarriak (Arrasate, 1941) herriko belaunaldi desberdinei musika irakatsi zien 50 urtetan zehar.

Ekarpen hori eskertzeko, Arrasate Bluesek 2021eko edizioan omenaldia egin zion Herriko plazan eta orain dokumental batek kontatuko du bere ibilbidea zein izan den.

Perlata kuir-punk taldeak berarekin dokumental bat egin du, eta dokumentalaren estreinaldia-omenaldia antolatzen dihardu. Urte eta erdi daramate honetan lanean eta iritsi da eguna herriari aukezteko.

Ikus-entzunezko lanaren eta omenaldiaren izena berbera da: ‘Punkaren Beste Aldea’. Egitasmoaren zuzendaritzaz, ekoizpenaz eta gidoiaz musika talde arrasatearreko hiru kide arduratu dira: Jaio Martinez Saez de Maturana, Ane Garai Arrieta eta Maialen Oleaga Nuño. Elkarlanean aritu dira Bergarako Badass Project-ekin. Argazkiaz eta edizioaz Jone Albeniz Pedrejon, Ion Andueza Iñurrategi eta Amaia Santamaria Andres arduratu dira. Denak Debagoienekoak.

Bestalde, zuzeneko soinua Lander Llorens Garcíaren ardura da, eta soinu diseinua Iosu Gonzalez Etxaberena.

Proiektu honen babesle Skura kooperatiba, Emakume Txokoa eta Arrasateko Udala izan dira.

Esan bezala, ekitaldia hurrengo ostiralean izango da (azaroak 17), arratsaldeko 19:30ean, Amaia Udal Antzokian, eta gonbidapenak hemen dira eskuragai.

Erlazionatutako estekak:

Perlata Facebooken

Jesusi Etxebarria omendu du Arrasate Bluesek publikoaren txalo artean:

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen