Atzo, Mondrak antolatuta, Mojategiko zelaian jokatu zen futbol txapelketa solidarioa, Mara San Jose haur arrasatearraren alde. Mara, Batten gaixotasun arraroaren ondorioz, hainbat terapia behar ditu, eta horretarako bildu ziren 1.500 euro, sarrerekin eta tabernako diruarekin.
Kirol arloan, Real Sociedad-ek irabazi zuen 13 urtez azpikoen txapelketa. Arratsaldean, 16 urtetik gorakoen kuadrillen txapelketa jokatu zen Mojategin. Lau kuadrilek hartu zuten parte, eta finalean Erguin 11 eta GCLM lehiatu ziren., azkenean, Erguin 11 taldeak irabazi zuten. Orokorrean, giro ona eta elkartruke solidarioa nagusitu zen zelaiaren inguruan.





