Udaltzaingoa, suhiltzaileak eta anbulantziako langileak ere bertaratu dira. Lekuko batzuek adierazi dute “etxebizitza batetik oihuak eta zarata handiak irteten hasi direla, eta handik denbora batera Udaltzaingoa agertu dela”.
Herriko plazaren zati bat prezintatuta dago eta Ertzaintza eta suhiltzaileak eraikin batera sartu dira 15:15ak aldera. Baita geroago anbulantziako langileak ere.
Suhiltzaileek azaldu dute “ate bat trabatuta zegoelako deitu digutela, baina azkenean suhiltzaileok ez dugu atea zabaldu behar izan”.
Bai suhiltzaileek baita Ertzaintzak ere azaldu dute etxebizitzako pertsona batek “badirudi brote psikotiko bat izan duela”.
Lagun hau osasun-zerbitzuek artatu dute eta anbulantzian Ospitale batera eraman dute.





