Erasoa salatu dute udal-talde guztiek, “zaindu dezagun elkar”

0
2248

Beheko testua: Udal-talde guztiak.

Bart goizaldean Arrasateko alde zaharrean gertatutako liskarren harira eta ondorioz gizonezko
batek jasandako erasoaren aurrean, Arrasateko udalak eta bertan ordezkaritza daukaten udal
talde guztiek ondoko udal adierazpena sinatzen dugu:

  1. Indarkeria gertaera hauek oso larriak dira eta irmoki arbuiatu eta salatzen ditugu gisa honetako jarrerak.
  2. Gatazka eta arazoak kudeatzeko indarkeria bidezko jarrerak ekidin eta herritarren bizikidetza eta kohesioa indartzeko prebentzio sozial eta komunitarioa sustatzea da erakundeon ardura, eragile eta herritarrekin elkarlanean.
  3. Bizikidetzan eta errespetuan oinarritutako herri eta jai eredua defendatzen dugu eta arrasatearrek behar eta merezi duten Arrasateren alde lanean jarraituko dugu.
  4. Gogoratu nahi dugu jaietan, urteko gainerako egun guztietan bezala, edozein eraso eta diskriminazioren aurkako jarrera funtsezkoa dela elkarbizitzarako. Zaindu dezagun elkar.

Erlazionatutako albistea:

Gizon bat labanaz zauritu dute Alde zaharreko taberna batean

2023ko ekainaren 25ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen