Epaitegiak ebatzi du Aita Menni eta Aldundiak ez zituztela Iturbideko langileen oinarrizko eskubideak urratu

0
1066

Eibarko epaitegiak erantzun dio ELAk aurkeztutako salaketari. Sententziak dioenez Servicios Sociales Aita Menniren eta Aldundiaren Kabiaren kudeaketa “egokitzat hartzen da”, eta “kasu honetan ez da oinarrizko eskubiderik urratu”.

ELA sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Iturbide egoitzako bi kudeatzaileek langileen “oinarrizko eskubideak” urratuak zituztela.

Hala ere, Julia Maria Bobillo Blanco epaileak sinatutako sententziak dio Aita Mennik eta Kabiak “exijentziei erantzun dietela kasu bakoitzean, kontuan hartuta material kopuru eskasa izan arren, beti amantalak, eskularruak… izan dituztela, eta banatu egin direla egoitzako zuzendaritzaren irizpideen arabera”.

“Hori guztiori egin zuten alarma-egoera deklaratu baino lehen”. Epaileak ondorioztatu du Aita Menni Servicios Sociales eta Kabiaren “jarduera etengabekoa, iraunkorra eta ahalik eta arduratsuena” izan dela.

Izan ere, langileei informazioa, formakuntza eta babes neurriak eman zizkien “jasaten dugun mundu pandemiak eragindako kaosak utzitako neurrian”.

ELA sindikatuak sententzia honi helegitea aurkeztu ahalko dio Euskadiko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gizarte Arloko Aretoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen