Jai Batzordeko kideak gaur ere badabiltza lanean alderik alde, eta Udalaxpeko txistulariek eman diote hasiera egitarauri.

Ondoren, Julene eta Unaik kontzertu akustikoa eman dute, Peru teknikariak lagunduta, eta publikoaren txaloak lortu dituzte.

Arratsalde partean haurrak izan dira nagusi, eurek prestatutako jolasetan murgilduta.

Arratsaldean ere Arrasateko Konpartsako erraldoi ertain eta txikiak dantzan ibili dira kalean gora eta behera, gaitariek musika jarrita.

Bien bitartean, kaleko tabernetan, Basatin eta Iratin, mojitoak prestatu eta zerbitzatu dira, eta lagun ugari poteoaren orduan kubatar jatorriko edaria probatzera animatu dira.




















