Ekobulebarreko obrari 2021eko urtarrilean ekingo zaio eta 16 hilabeteko iraupena izango du

4
3351
  • Construcciones Moyua S.L. enpresak irabazi zuen lana burutzeko Udalak egindako lehiaketa publikoa eta aurrekontua 1.729.079,97 eurokoa da, BEZ gabe.
  • Santa Teresa-Galizia kaleetako irisgarritasuna hobetuko duen igogailu sistema ezarriko du Udalak. Asmatu S.L.-k gauzatuko du proiektuaren idazketa, lehiaketa publikoa irabazi ostean. 27.600 euroko aurrekontua du, BEZ gabe, eta 2021eko uztailerako proiektua idatzita egongo da. Udalak asmo du 2021eko uztailean bertan obrak lizitazio-lehiaketara ateratzea.

Arrasateko Udalak udalerriko hirigintza proiektuekin aurrera darrai. Covid-19ak gogor eragin du gizartean, eta Udalak berak ere lehentasunak aldatu behar izan ditu unean-unean, herritarren babesean eta ongizatean jarriz fokoa, inoiz baino gehiago. Hala ere, Arrasatek aurrera darrai eta etorkizunari heldu behar dio: herritarren ongizatea bermatuz, garapen ekonomikoa bultzatuz, beharrezko azpiegiturak eskainiz eta gure identitatea eta ingurunea zainduz. Baita hain premiazkoa den eraldaketa ekologikoari jarraipena emanez ere: Udalaren asmoa da iraunkortasunaren ikuspegia, toki garapena eta hiri-erakargarritasuna uztartzen dituen bidetik aurrera egiten jarraitzea. Hori premisa, Arrasateko Udalak mahai gainean zituen proiektuen lanketarekin jarraitzen du, beste hainbaten artean, Ekobulebarra edota Galizia kaleko igogailu publikoarekin.

Hain zuzen, Construcciones Moyua S.L. enpresa izan da Ekobulebarraren obra gauzatzeko lehiaketa publikoaren irabazlea. 6 enpresa aurkeztu ziren lehiaketara. Lan hauetarako aurrekontua 1.729.079,97 eurokoa da, BEZ gabe. Gauzatzeko epea 16 hilabetekoa da. Lanak 2021eko urtarrilean hastea dago aurreikusia.

Maitzaren 1 plaza eta Maalako biribilgunea lotuko dituen bidegorriak jarraipena izango du. Garibaiko BUS geltokiari itxura berri bat emango zaio, motorrentzako eta bizikletentzako aparkalekuak eta TAXIen geralekua ere berregokituz. Horrez gain, Biterri eta Maalako biribilgune arteko zatia oinezkoentzat eta bidegorriarentzat bakarrik utziko da (ibilgailuek jada ezingo dute hortik igaro).

Grupo San Juan-eko eskuhartzeari dagokionez bizilagunen azken erabakiaren zai, proiektuak aurreikusten du Alfontso X plaza oinezko gune bihurtzea, Sebero-Portaloia­-Biteri oinezko gune zabalarekin bat eginez. Grupo San Juan aldera ematen duen erreka bazterra oinezko bihurtuko da ere, ibai ertzeko egon-gune bat sortuz. Alfontso X plazan dagoen Biteriren estatua bere izena daraman kaleko berdegunera lekualdatuko da.

Ur parke berri bat eraikiko da, Santa Barbarako parkeari jarraiki, Villa Amparo eraikinaren inguruetan, ibaiaren alboan. Bi gune izango ditu: bat haurrei zuzendua, ur zirkuitu batekin, eta bigarrena gaztetxoentza, 18 ur jolas baino gehiagorekin.

Galizia kalean igogailu publikoa ezartzeko proiektuaren idazketa, abian

Erguineko mugikortasun bertikaleko ekimen integralaren ostean, Santa Teresa-Galizia kaleetako irisgarritasuna hobetuko duen igogailu sistema ezarri nahi du Udalak. Proiektuaren idazketa atera zuen lehiaketara ekaina amaieran, eta jada lizitatu da lana: aurkeztutako 4 enpresen artean, Asmatu S.L.-k gauzatuko du lana. 27.600,00 euroko aurrekontua du, BEZ gabe, eta 2021eko uztailerako proiektua idatzita egongo da. Udalak asmo du 2021eko uztailean bertan obrak lizitazio-lehiaketara ateratzea.

Udalak adierazi duenez, “proiektu honek genero ikuspegia barneratuko du segurtasuna oinarri eta Santa Teresako bizilagunen mugikortasunean eragin zuzena izango du hobera, oinezkoen mugimenduak sustatuz eta autoen erabilera gutxiaraziz.

4 IRUZKIN

  1. Gipuzkoa etorbidea peatonizatu edo errai bat trafikorako moztea proposatzen bada, trafiko guztia Elma auzotik bideratzeko, Elma auzokoak ez gara geldi geratuko gure bizikalitatea nola kaltetzen duten ikusten. Gipuzkoa etorbidean bidegorria eta trafikoa pasatzeko 2 erraientzako lekua sobera dago.

  2. Hortaz, zure argumentu bera erabilita, Arguiñano,Nafarroa Etorbideko, Zarugaldeko eta Otalorakoeen bizi-kalitatea ez kaltetzeko oinezkoentzako bihurtuko ditugu kale horiek.
    Zergatik duzue Gelmakoek herri osorako onuragarri izan daitezkeen proiektuen aurrean beti eskubidea?

  3. Barkatu baina Gelmakoak ez dugu zarugalde eta otalorak izan dezakeen egoeraren inongo errurik, han etxebizitza erosi zutenek bazekiten nora zihoazen, arrasateko udalak ez ditu ekobulebarraren kontuarekin gune horiek kaltetu nik dakidala. Beraz, tranparik ez mesedez. Gauza da alarma egoeran udalak Gelma auzoa kaltetu zuela, Arrasateko trafiko guztia kurbaz beteriko auzo batetik sartuz, zarata, kutsadura eta oinezkoak arriskuan ipiniz… Ixilik geratu behar gara ala? Ze arazo dago bidegorria Gipuzkoa etorbidetik sartzeko trafikorako bi erraiak mantenduz, inor kaltetu gabe? Badirudi Gipuzkoa etorbidea trafikorako istearekin batzuk tematuta daudela, astakeri baten atzean denontzako onuragarria den proiektua dela esanez. Nik ere ez dut nahi trafikoa nere etxe aurrean izatea, baina badakit horrek beste batzu kaltetu ditzakeela, horregatik ez dut eskatuko gelma auzoa peatonalizatzea. Baina noski, eskatzen dudana da inor galtzen ez irtetzea. Hortaz, ados zurekin, “denontzat onuragarria” den zerbait egin dezagun. DE-NON-TZAT.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen