Ekin Emakumeek antolatu duten Yin-tao ikastaroan oraindik bi plaza daude libre. Kontxi Garmendiak emango du Etxaluze eraikineko Axeri gelan, eta 3 saio izango dira: apirilaren 18an, maiatzaren 2an eta ekainaren 6an. Kuota 42 eurokoa da (38 euro bazkideentzat). Yin-tao tailerra “norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipenean bilakatu eta barne-bakea lantzeko” izango da.




