Ekin Emakumeak Euskal Herriko harrera sareen mahai ingurua antolatu du

0
583

Ekin Emakumeak elkarteak 30 urte bete ditu, feminismoa, euskara eta aniztasuna erdigunean jartzen. Urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute urte osorako. Datorren astearterako, otsailak 18, Euskal Herriko harrera sareei buruzko mahai-ingurua egingo dute 18:30ean Kulturaten.

Mahai-inguru honetan, Euskal Herrian harrera sare-zerbitzu integral bat praktikara eramaten duten edo harrera egitasmoak bermatzeko lanean diharduten hainbat zerbitzu eta kolektibok parte hartuko dute.

Txatxilipurdiren baitan, ZUAZ kulturartekotasun laborategia (nerabeen harrera lantzen duen egitasmoa), Bergarako herriko familia enbaxadoreen sarea, Irungo Harrera Sarea eta herriko Harrera Zerbitzua izango dira hizpide.

Mahai-inguruan, proiektu eta sareen hastapenak, ibilbideak, aurkitutako oztopoak, etorkizuneko erronkak eta euskararen erabilera zein protagonismoa aztertuko dira. Publikoa ahalik eta anitzena izateko, itzulpen zerbitzua egongo da euskaratik gaztelerara eta euskaratik arabierara. Era berean, zaintza zerbitzua ere eskainiko dute Txatxilipurdiren eskutik.

Hurrengo ekintzak:

  • Otsailak 18: Euskal Herriko Harrera Sareak Mahai!-Ingurua. 18:30ean Kulturaten
  • Martxoak 18: “Auzokoak” Dokumental Emanaldia. 18:00etan Kulturaten
  • Apirilak 8: Gazteentzako Literatur Solasaldia. 18:30ean Kulturaten
  • Maiatzak 20: Antzerkia. 18:30Ean (Tokia Zehazteke)
  • Sanjuanetan Zehar: Ekintza Berezia
  • Irailak 20: Mural Margoketa. Egun Osoan Zehar
  • Urriak 1: Memoria Historikoa Kolektiboan Eraikiz Mahai-Ingurua Eta Erakusketaren Irekiera
  • Urriak 7: Feminismoak Gaur Egun. 18:30ean Kulturaten
  • Urriak 14: Auzoko Elkarrizketak. 18:30ean Kulturaten
  • Urriak 25: Jai Handia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen