Ekin Emakumeak elkarteak lanpostua eskaini du 30. urteurrenerako

0
808

Testua: Ekin Emakumeak.

Kaixo lagun, Ekin Emakumeak elkarteak 2025ean 30 urte betetzen ditu eta urria, azaroa eta abendu bitartean pertsona bat behar da urteurrenaren ospakizunek ekarriko dituzten lanak egiten laguntzeko.

Lanpostuko eginkizunak:
• Urteurrenean egingo diren ekintzak antolatu, lotu eta garatu.
• Zuzendaritza Batzordean parte hartu.
• Urteurrenerako talde motorrean parte hartu eta dinamizazioan lagundu.

Beharrezkoa izango da:
• Gutxienez, Euskarako C1 gaitasun maila izatea.
• Arrasate edo inguruko herri batekoa izatea.
• Feminismoa, euskaltzaletasuna zein aniztasunean orokorrean, jarrera konprometitua izatea.

Kontutan hartuko da:
• Ekin Emakumeak elkartea gertutik ezagutzea edota parte hartu izana.
• Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia.
• Lan taldean lan egiten jakitea.
• Herrigintzan izandako ibilbidea.
• Autonomia eta esperientzia.

Eskaintzen den lanaldia:
• Urria, azaroa eta abenduan zehar, astean 5 orduko lanaldia izango da. Orduak norberaren beharren arabera gestionatzeko aukera dago.

Aukeraketa prozedura:
• Bidali zure kurrikuluma helbide honetara: aniztasuna@ekinemakumeak.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen